Previous Tab
Next Tab
mendi irteera ONA

Apirilak 25 Alluitz-Astxiki

Kaixo mendizale hori!!! Apirilaren 25ean Egizutarrok beste mendi irteera bat antolatu dugu Alluitz-Astxikira. Oraingoan ere, Ungari eta Txorimaloko lagunekin joango gara. Hitzordua hurrengo larunbatean, Fadurako parkinean goizeko 9:00etan jarrita dago. Irteera goizean zehar izango da eta bazkal-ordurako etxean izango gara. Animatzen zaretenak egizugetxo@gmail.com helbidera mezu bat bidali eta zehaztu kotxea eraman al duzuen ala ez. […]

Arroz esnea

Ostegunera arte eman izena Euskarabazkarian!

Larunbat honetan izango da euskaltzaleon arteko lehen otordua, apirilaren 18an elkartuko gara Bidebitarte txokoan bazkaltzeko. Etortzeko gogoz bazabiltza, animatu, bihar arte baitago epea izena emateko, ostiralean eta larunbat goizean erosketak egin behar ditugulako. Hauxe da aukeratu dugun menua: Piketako: piper berde frijituak, txistorra eta txanpinoiak urdaiazpikoarekin. Lehena: esparrago naturalak patata eta ilarrekin gisatuak. Bigarrena: untxia […]

argIHIzkiak640

ArgIHIzkiak lehiaketa zabalik maiatzaren 15era arte

IV. ArgIHIzkiak lehiaketa Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea gaurtik aurrera zabalik maiatzaren 15era arte NBEk Argiaren eta hori oinarri duten Teknologien nazioarteko urtea izendatu du 2015a; han eta hemen hamaika ekimen eta ekitaldi antolatuko dira horren harira. Horixe, beste aitzakia bat baino ez, aurten ere ArgIHIzkiak lehiaketa antolatzeko. Izan ere, beren-beregi, bat […]

Haziak ikastaroa

Haziei buruzko ikastaroa apirilaren 18an

Ortu ekologikoetan gabiltzanontzako eta gaiarekin ineresa duen edonorentzako proposamena dakargu oraingoan, haziei buruzko ikastaroa. Datorren larunbatean izango da, apirilaren 18an, 9:00etatik 14:00etara Algortako Aldai Patronatuan teorian eta Moreagako sOrtuetan praktika. Ikastaroaren plangintza hau izango da: 2´30 ordu: Teoria ( Nola hasi, erabili behar ditugun haziak, nola eta noiz egiten den hazi-uzta, nola gorde, identifikazioa eta […]

Hiru neskak Luzeron

Bizikleta-irteera: Meatze-bideetan barna apirilaren 18an

Martxoan egin barik lotu zen ibilbidea proposatzera gatoz oraingoan, Meatze-bideetan barna animatuko gara apirilaren 18an; eguraldia dela eta azken uneko erabakiak jakiteko bizikleteroen posta-zerrendan edota whatsapp taldean (644 277 155era idatzita) izena eman dezakezu. Bizikleta-irteeraren ostean euskarabazkarira joango gara, plan hori ere zabalik dago, animatuz gero, bota mezua! Eguna: apirilaren 18a, larunbata Lekua eta ordua: […]

"Vasco-navarro"ra egindako irteera

Bizikleta-asteburua Gasteizera ekainaren 6 eta 7an

Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 6 eta 7rako. Gasteizko Katedralaren aterpetxean geratuko gara, eta eraztun berdean zehar zein inguruko mendietatik ibiliko gara bi egunetan. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Aurrerago zehazten joango gara ibilbideen kontua. Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak furgonetan eramango […]

Parkean Olgetan

Maiatzean parkeetan ere euskaraz

“Parkean Olgetan” ekimena jarriko dugu martxan maiatzean SENDI proiektuaren barruan. Hiru egun desberdinetan eta Getxoko hiru parketan jolasak anolatuko ditugu guraso eta umeentzat, Getxoko ikastetxe eta Guraso elkarteen laguntzarekin. Denok zaudete gonbidatuta. Gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak ere inplikatuz. Parkean olgetan Gurasoak eta umeak batera gozatzen! 17:30 / doan […]

argIHIzkiak lehiaketa zabalik


argIHIzkiak Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea gaurtik aurrera zabalik maiatzaren 15era arte. Oinarriak hemen.

egizu

mendi irteera ONA

Apirilak 25 Alluitz-Astxiki

Kaixo mendizale hori!!! Apirilaren 25ean Egizutarrok beste mendi irteera bat antolatu dugu Alluitz-Astxikira. Oraingoan ere, Ungari eta Txorimaloko lagunekin joango gara. Hitzordua hurrengo larunbatean, Fadurako parkinean goizeko 9:00etan jarrita dago. Irteera goizean zehar izango da eta bazkal-ordurako etxean izango gara. Animatzen zaretenak egizugetxo@gmail.com helbidera mezu bat bidali eta zehaztu kotxea eraman al duzuen ala ez. […]

Arroz esnea

Ostegunera arte eman izena Euskarabazkarian!

Larunbat honetan izango da euskaltzaleon arteko lehen otordua, apirilaren 18an elkartuko gara Bidebitarte txokoan bazkaltzeko. Etortzeko gogoz bazabiltza, animatu, bihar arte baitago epea izena emateko, ostiralean eta larunbat goizean erosketak egin behar ditugulako. Hauxe da aukeratu dugun menua: Piketako: piper berde frijituak, txistorra eta txanpinoiak urdaiazpikoarekin. Lehena: esparrago naturalak patata eta ilarrekin gisatuak. Bigarrena: untxia […]

argIHIzkiak640

ArgIHIzkiak lehiaketa zabalik maiatzaren 15era arte

IV. ArgIHIzkiak lehiaketa Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea gaurtik aurrera zabalik maiatzaren 15era arte NBEk Argiaren eta hori oinarri duten Teknologien nazioarteko urtea izendatu du 2015a; han eta hemen hamaika ekimen eta ekitaldi antolatuko dira horren harira. Horixe, beste aitzakia bat baino ez, aurten ere ArgIHIzkiak lehiaketa antolatzeko. Izan ere, beren-beregi, bat […]

Haziak ikastaroa

Haziei buruzko ikastaroa apirilaren 18an

Ortu ekologikoetan gabiltzanontzako eta gaiarekin ineresa duen edonorentzako proposamena dakargu oraingoan, haziei buruzko ikastaroa. Datorren larunbatean izango da, apirilaren 18an, 9:00etatik 14:00etara Algortako Aldai Patronatuan teorian eta Moreagako sOrtuetan praktika. Ikastaroaren plangintza hau izango da: 2´30 ordu: Teoria ( Nola hasi, erabili behar ditugun haziak, nola eta noiz egiten den hazi-uzta, nola gorde, identifikazioa eta […]

Hiru neskak Luzeron

Bizikleta-irteera: Meatze-bideetan barna apirilaren 18an

Martxoan egin barik lotu zen ibilbidea proposatzera gatoz oraingoan, Meatze-bideetan barna animatuko gara apirilaren 18an; eguraldia dela eta azken uneko erabakiak jakiteko bizikleteroen posta-zerrendan edota whatsapp taldean (644 277 155era idatzita) izena eman dezakezu. Bizikleta-irteeraren ostean euskarabazkarira joango gara, plan hori ere zabalik dago, animatuz gero, bota mezua! Eguna: apirilaren 18a, larunbata Lekua eta ordua: […]

Sukaldariak lanean

Euskarabazkaria antolatzeko gogoz?

Apirilaren 13an, astelehena, 20:00etan, Aldai Patronatuan elkartuko gara lehen Euskarabazkaria antolatzeko. Gogoz bazabiltza animatu! Saltsa berri hau prestatzeko lagun eta ideia bila gabiltza. Konfirmatu email bidez (egizugetxo@gmail.com) edota whatsapp bidez (644 277 155). Menua aukeratu, erosketen ardurak banatu eta eguna prestatu, horiexek izango dira bileraren nondik norakoak, ezin baduzu honetan parte hartu 18rako izena eman […]

Azaroan egindako afari baten argazkia

Esther joan zaigu

Batzuok ezagutu genuen Esther Mentxaka berbalagun taldean edo mintza-praktika klasean, hain beste maite zuen ama-hizkuntza lantzen eta hobetzen. Ezin genuen sumatu emakume hain eder eta gogotsua gaixotasunean murgilduta zegoenik. Une txarrenetan ere, bere aurpegirik onenekin agertzen zen. Ez zen ikusten minbizia, bizimina baizik. Orain dela gutxi, Getxoko etorkinek gure oihuturak eta gure sukaldaritza ezagut zezaten […]

Agurtzane Ormatza

Agurtzane Ormatzari elkarrizketa Hirukan

Agurtzane Ormatza Imatz gonbidatu genuen Hazibideak hitzaldi zikloan joan den marxoaren 10ean, Zubileta ikastetxeko hitzorduan “Gure ume txikien sexualitatea”ri buruz berba egin zuen sexologoak. Argazkiak dituzue hemen behean, eta baita Hirukan egindako elkarrizketa ere:

"Vasco-navarro"ra egindako irteera

Bizikleta-asteburua Gasteizera ekainaren 6 eta 7an

Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 6 eta 7rako. Gasteizko Katedralaren aterpetxean geratuko gara, eta eraztun berdean zehar zein inguruko mendietatik ibiliko gara bi egunetan. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Aurrerago zehazten joango gara ibilbideen kontua. Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak furgonetan eramango […]

izarrak

Zientzia tailerrean unibertsoari begira

Martxoaren 14an Romoko kultur etxean elkartu ginen hainbat ume eta guraso Aeroezpazio eskolako Zaloa eta Asierrekin. Planeten, sateliteen eta izarren artean ibili ginen; euren neurri, distantzia eta ezaugarriekin harritu ginen, planetetara eta sateliteetara egindako bidaien berri izan genuen, eta amaitzeko, koheten funtzionamendu sistemaz zertxobait ikasi genuen praktikaren bidez. Eskerrik asko etorri zineten guztioi! Eta hemen […]

"Euskarafaria" ekimena Bidebitarte txokoan izango da

Apirilaren 18an gure lehen “Euskarabazkaria”

Badugu eguna eta ordua euskaltzaleon arteko lehen otordurako, apirilaren 18a aukeratu dugu, eguerdian Bidebitarte txokoan elkartu, eta euskaraz patxada ederrean aritzea da gure helburua. Berbalaguna bazara edota euskaraz bizi nahi duen horietakoa animatu, eta ederto ibiliko gara. Euskarabazkaria: apirilaren 18an, larunbata, 14:30ean, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 3, Algorta) Izena emateko 10€ko sarrera egin behar duzu, Joserrari […]

euskahaldun

Korrika 19: Getxoko berbalagunon kilometroa

Getxoko euskahaldunok, Korrika 19 gero eta gertuago dugu, martxoaren 24an, asteartea, helduko da gurera eguerdi aldean. Berbalagunok kilometroa erosten dugu denon artean eta aurten ere antolatzen hasi gara honetarako. Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoanen kideekin. Kilometroak 400€ balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu. Horretarako 5€ edo gehiagoko ekarpenak egingo ditugu […]

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio