SENDIren otsaileko tailerrak prest ditugu

Bagoaz eskiatzera, animatuko zara aurten?

Bagoaz eskiatzera, animatuko zara aurten?

Prest dituzue SENDIren otsaileko jarduerak, zazpi oraingoan. Familian disfrutatzeko, gurasoak eta umeak elkarrekin.

1.-San Blas opila egiten ikasteko tailerra
San Blas eguna ondo ospatzeko, guraso eta umeentzako ikastaro honetan San Blas opila egiten ikasiko dugu, Liraine eta Lauraren eskutik.

Umeen adina: 8 urtetik gorakoentzat
Noiz: otsailak 3, osteguna + 18:00-20:00
Non: Bidebitarte txokoan, Algorta
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 15 gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte
Begirale-zerbitzua: doan, 8 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

2.-Arte-tailerra: fruta, barazki eta koloreen mundua
Zirri-Marrako lagunen eskutik, hainbat material erabilita –artilea, feltroa, koloretako paperak, oihalak, akuarelak…– , ume bakoitzak –gurasoen laguntzarekin– koaderno bat osatuko du eta bertan egunero jaten ditugun fruta eta barazkien irudi zoragarriak agertuko dira, izenekin batera: marrubiak, sagarrak, tomateak, azenarioak, porruak, mahatsak, madariak… Neguan ere fruta eta barazki asko jan eta marraztu behar dugulako!

Umeen adina: 3-5 urte
Noiz: otsailak 8, asteartea + 18:00-20:00

Non: Zirri-Marra arte-tailerrean: Anboto 2, Getxo (sarrera Aingeruaren etorbidetik)
Matrikula: doan

Ume-kopurua: 12 ume gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte
Begirale-zerbitzua: doan, 3 urtetik beherako eta 5 urtetik aurrerako umeentzat (aurretik jakinarazi)

3.-Arte-tailerra: Pop up 3D
Umeak eta gurasoak elkarrekin, paperaren ingeniaritzan murgilduko gara eta paperezko 3D irudiak sortuko ditugu, Arima Cool Tourreko lagunen eskutik. Sormena landuz, irudi edo eskenatoki bat sortzeko zenbait efektu eta mugimendu erabiliko dugu, mugimenduaren mekanismoak sortuko ditugu paper-hegalak erabilita, eta ezkutatuta dauden testuak eta objektuak ageraraziko ditugu. Eskulturara hurbiltzen den mundu liluragarria, papera erabilita!

Umeen adina: 6 urtetik gorakoentzat
Noiz: otsailak 9 eta 11, asteazkena eta ostirala + 17:30-19:30
Non: Gobela ikastolan
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 15 ume gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: otsailaren 7ra arte
Begirale-zerbitzua: doan, 6 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

4.-Arte alternatiboa: doinua eta kolorea
Blink Blankeko lagunen eskutik, artelan bakarra eta zoragarria sortuko dugu guraso eta umeek elkarrekin, musika eta plastika uztartuz, eta zentzumenak eta sentimenduak esnatuz. Irudimena piztu eta zuk zeuk zure artelana sortu. Tailer honetan inportanteena bakoitzaren ideiak, asmoak, ametsak … izango dira, eta denontzat izango da aberasgarria.

Umeen adina: 8-11 urte
Noiz: otsailak 15, asteartea + 17:30-19:30
Non: Zabala ikastetxean
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 13 ume gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: otsailaren 11ra arte
Begirale-zerbitzua: doan, 8 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

5.- Eski-asteburua Getxoko familientzat
Iraupen-eski ikastaroa egingo dugu bi taldetan banatuta: hasiberriak eta esperientziadunak, denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Euskaraz bizitzeko asteburu aparta!

Umeen adina: 5 urtetik gorakoentzat
Noiz: otsailak 18-20 (ostiraletik igandera arte)
Non: Somporteko eski estazioan. Jakako Oroel hotelean 2 gauak pentsio erdian.
Eski-ikastaroa: 2 ordu egunero (larunbata eta igandea)
Matrikula: 135 € (105 € gurasolagunentzat). Deskontu berezia umeentzat.
Izena emateko epea: otsailaren 11ra arte

6.- Perkusio-tailerra
Historiaurreko garaietatik, gizakiak naturaren soinuei erreparatu zien: itsasoari, haizeari eta hainbat soinuri. Soinu haiek imitatzen hasi zen, segur aski bi egur edo bi harri elkarren kontra joz, hustutako enborrak joz, hainbat fruiturekin… Gure tailerrean gurasoek eta umeek elkarrekin, Afrikako erritmoak ikasiko dituzte, Arkaitzen eskutik: erritmoaren komunikazioan murgiltzea da oinarri, sustraietara bueltatzea, perkusioaren funtsa berreskuratzea…

Umeen adina: 6-8 eta 9-12
Noiz: otsailak 23 (6-8 urtekoak) eta 24 (9-12 urtekoak), asteazkena eta osteguna + 17:30-19:30
Non: San Ignazio ikastetxean
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 8 gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: otsailaren 21era arte
Begirale-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)

7.- Gurasoentzako ikastaroa: Zer ikusi, ha ikasi
Ikastaro teoriko-praktiko hau guraso eta hezitzaileentzat (irakasleak, begiraleak) da eta bertan Uribe Kostako ondarea (kantak, jolasak, berbak, etab.) ezagutuko dugu, umeekin erabili eta gozatzeko. Zer ikusi, ha ikasi DVDa oparituko diegu parte-hartzaile guztiei.

Noiz: otsailak 22 eta martxoak 1, astearteak + 17:30-19:30
Non: San Nikolas ikastolan
Matrikula: doan
Guraso-kopurua: 8 gutxienez eta 20 gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 25era arte
Begirale-zerbitzua: doan, ume guztientzat (aurretik jakinarazi)

1.-Taller para hacer la torta de San Blas
Para celebrar como es debido el día de San Blas, madres, padres, niños y niñas vamos a aprender a hacer la famosa torta de San Blas, con la ayuda de Liraine y Laura.

Edad: a partir de 8 años
Fecha: 3 de febrero, jueves + 18:00-20:00
Lugar: txoko Bidebitarte, Algorta
Matrícula: gratis
Número de plazas: 15 máximo + madres y padres
Inscripción: hasta el 2 de febrero
Servicio de guardería: gratis, para niños y niñas menores de 8 años (avisad previamente)

2.-Taller de arte: un mundo de frutas, verduras y colores
De la mano de los amigos y amigas de Zirri-marra, y utilizando diversos materiales –lana, fieltro, papeles de colores, telas, acuarelas…– , cada niña y niño –con la ayuda de madres y padres– va a hacer un cuaderno y en él vamos a poner las fabulosas imágenes de las frutas y verduras que comemos todos los días, cada una con su nombre: fresas. Manzanas, tomates, zanahorias, puerros, uvas, peras… ¡Porque también en invierno tenemos que comer y dibujar muchas frutas y verduras!

Edad: de 3 a 5 años
Fecha: 8 de febrero, martes + 18:00-20:00
Lugar: Zirri-Marra arte-tailerra: Anboto 2, Getxo (entrada por Avenida del Ángel)
Matrícula: gratis
Número de plazas: 12 máximo + madres y padres
Inscripción: hasta el 4 de febrero
Servicio de guardería: gratis, para niñas y niños menores de 3 años y mayores de 5 (avisad previamente)

3.-Taller de arte: Pop up 3D
Niñas, niños, madres y padres nos vamos a adentrar en la ingenieria del papel y vamos a crear imágenes de papel en 3D, de la mano de los amigos y amigas de Arima Cool Tour. Utilizando la imaginación, vamos a utilizar diversos movimientos y efectos para crear imágenes, crearemos mecanismos de movimiento utilizando trozos de papel, y resaltaremos objetos y textos escondidos. ¡Este fascinante mundo de papel se asemeja a la escultura!

Edad: a partir de 6 años
Fecha: 9 y 11 de febrero, miércoles y viernes + 17:30-19:30
Lugar: ikastola Gobela
Matrícula: gratis
Número de plazas: 15 máximo + madres y padres
Inscripción: hasta el 7 de febrero
Servicio de guardería: gratis, para niños y niñas menores de 6 años (avisad previamente)

4.-Taller de arte alternativo
De la mano de Blink Blank, niñas, niños, madres y padres crearemos una obra de arte conjunta. Para ello, despertaremos los sentidos a la creación musical, plástica y corporal, poniendo en marcha la imaginación. Para este taller lo más importante son vuestras ideas, intenciones y sueños.

Edad: de 8 a 11 años
Fecha: 15 de febrero, martes + 17:30-19:30
Lugar: Colegio J.B. Zabala
Matrícula: gratis
Número de plazas: 13 máximo + madres y padres
Inscripción: hasta el 11 de febrero
Servicio de guardería: gratis, para niños y niñas menores de 8 años (avisad previamente)

5.-Curso de esquí para toda la familia
En este curso de esquí de fondo, habrá un grupo para principiantes y otro para los que ya saben algo, juntos madres, padres, niñas y niños. Un fin de semana en euskera para toda la familia practicando deporte.

Edad: a partir de 5 años
Fecha: del 18 al 20 de febrero, de viernes a domingo
Lugar: Estación de esquí de Somport. 2 noches MP en el Hotel Oroel de Jaca.
Curso de esquí: 2 horas diarias, sábado y domingo
Matrícula: 135 € (105 € para gurasolagunak). Descuento especial para familias numerosas.
Inscripción: hasta el 11 de febrero

6.- Taller de percusión
Desde tiempos prehistóricos, el ser humano siempre ha observado los sonidos de la naturaleza, como el mar o el viento. Comenzó a imitar esos sonidos, seguramente golpeando entre sí dos trozos de madera o dos piedras, o utilizando troncos huecos, o frutos… En nuestro taller, con la ayuda de Arkaitz, niñas, niños, madres y padres juntos, aprenderemos los ritmos de África: el objetivo es sumergirse en la comunicación rítmica, volver a los orígenes, recuperar la esencia de la percusión…

Edad: de 6 a 8 años y de 9 a 12
Fecha: 23 de febrero, miércoles (de 6 a 8 años) y 24 de febrero, jueves (de 9 a 12 años) + 17:30-19:30
Lugar: Colegio San Ignacio
Matrícula: gratis
Número de plazas: 8 máximo + madres y padres
Inscripción: hasta el 21 de febrero
Servicio de guardería: gratis (avisad previamente)

7.- Taller para adultos: Zer ikusi, ha ikasi
Este curso teórico-práctico es para adultos que tengan relación con niñas y niños (profesores, educadoras, monitores, cuidadoras) y en él conoceremos un poco mejor el patrimonio cultural de Uribe Kosta (canciones, juegos, palabras, etc.), para utilizarlo después con los más pequeños. A todas y todos los que os animéis os regalaremos el DVD Zer ikusi, ha ikasi.

Fecha: 22 de febrero y 1 de marzo, martes + 17:30-19:30
Lugar: ikastola San Nikolas
Matrícula: gratis
Número de plazas: 8 mínimo y 20 máximo
Inscripción: hasta el 25 de febrero
Servicio de guardería: gratis, para todas las niñas y niños (avisad previamente)

Leave A Comment