“Olgetan euskaraz” gurasoek eta umeek gozatzeko gunea

"Olgetan euskaraz" guraso eta ume txikientzako proiektua
SENDI proiektuaren barruko ekimen berri hau martxan ipiniko dugu, 2 eta 3 urteko umeentzat eta euren gurasoentzat.

Iaz, gurasolagun batzuek umeekin batera aritzeko taldea eskatu ziguten; ume txikienekin jolasteko eta kantatzeko gunea zergatik ez genuen sortzen proposatu ziguten. Euskaraz aritu gura dute guraso euskaldunberriek seme-alabekin, hizkuntza-ohiturak aldatu, baina, askotan, baliabideak faltan dituzte: umeekin berba egiteko ume-hizkera, elkarrekin ikasteko kantak, jolasak

Eta horixe da gure helburua “Olgetan euskaraz” ekimen honekin. Maribi eta Iruneren laguntzari esker aurrera egingo dugu, horiengan dago sortuko ditugun bi taldeak dinamizatzeko ardura, bata Romo-Areetan elkartuko da, bestea Algortan.

2-3 urteko umerik baduzu, eta haiekin euskaraz jolastu eta kantatu nahi baduzu, aukera izango duzu parte-hartzeko, martxoan hasita eta ekainera arte lotuko gara astean behin, 45 minutuz. Talde bakoitzean 4-5 gurasorentzako lekua dago, eta euskarazko kantekin eta jolasekin gozatuko dute. Animatu eta jarri gurekin harremanetan!

Leave A Comment

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio