Berbatxangoa: Uribe Kostako portuak eta arrantza

Berbatxangoa: Uribe Kostako portuak eta arrantza

Berbatxangoa: Uribe Kostako portuak eta arrantza


Urriaren 9an hurrengo Berbatxangoa egingo dugu, gure eskualdeko portuak, arrantza eta lehengo bizimodua hobeto ezagutzeko. Ikasturte honetan Egizu elkartekoak hasi gara Berbatxangoak antolatzen Sopelako Aitxu elkarteko kideekin batera. Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Gure helburuak dira Sopela eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzea, berbalagunon arteko zubiak eraikitzea, eta eskualdean dugun ondareaz jabetzea (naturala, historikoa, arkitektonikoa…) beti ere euskararen bidetik.

Hemen duzue gaian sartzeko Josu Larrañagak bidali digun testua, animatu, goizetik eguerdira arte gozatuko dugu elkarrekin!

“Uribe Kostan hiru portu nagusi ditugu: Armintza, Plentzia eta Algortakoa. Portuak, eremu zabal baten atariak dira: itsasotik beste herri batzuetako produktuak etorri zaizkigu. Berrikuntza ugari iritsi dira itsasotik. Arrainak ere portuetan lehorreratzen dira. Portuetatik ere erasoak heldu dira…

Hiru portu, dozenaka bizibide: Armintza arrantzale-herria izan da, Plentzia nabigatzaile edo marinelena, eta Algortan ez da falta izan piloturik.

Berbatxango honetan gure portuen iragana eta oraina ezagutuko ditugu. Garena ulertzeko izan ginena gogoratuko dugu, itsasoa, lan egiteko lekua izatetik aisialdirako gune bihurtu dugun honetan”.

Noiz: urriaren 9an, domekan.
Non: 9:00etan Algortako Kirikiñon eta 9:15ean Sopelan
Autobusa: 3 € – umeek 0 €
Piskolabisa eskainiko dizuegu
Aldez aurretik izena eman behar da
Sopelako Aitxu taldean: aitxuizuba@gmail.com
Getxoko Egizu elkartean: www.egizu.org / 619 935 541

Itsaskiak batzen

Itsaskiak batzen

Comments
One Response to “Berbatxangoa: Uribe Kostako portuak eta arrantza”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. [...] Jakiteak gizarteratu gabe zentzurik ez duenez, Getxoko Egizu eta Sopelako Aitxu!-k txango bat antolatu dute gure portuetatik. Gidaria Josu Larrañaga izango da, eta berak azalduko dizkigu gure portuetako zehaztasunak, arrantzari dagokionez batez ere. Bisitan Armintza, Plentzia eta Getxoko portuetara joango gara, autobusez, erosoagoa izateko. Igandeko goizean ibilbide majoa eta interesantea egingo dugu: informazioa esteka honetan dago. [...]



Idatzi zure mezua

Egizu Getxo Euskaldun elkartea

Martikoena 16, 2. pisua 3. bulegoa 48992 GETXO
619 935 541 / 616 885 165 / 685 732 963 egizugetxo@gmail.com IFZ: G-95360095

Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako elkartea.