Etnobotanika: landareen altxorraz

Landareen aberastasuna

Landareen aberastasuna

Ikasturte honetako azken Berbatxangoa egin genuen maiatzaren 13an; Gorka Menendezen eskutik etnobotanikaren gaia jorratu genuen: eskura ditugun landareak, horien erabilerak, transmisio kulturala, sinesmenak… Armando Llamosasen artikulua irakurtzeko gomendatzen dizuet: Etnobotanika, gure kulturaren zati bat azalduta, berbatxango bati esker.

Orain Berbatxangoen ikasturteko balorazioa egiteko garaia iritsi zaigu Sopelako Aitxuri, Erandioko Berbotsi eta Getxoko Egizutarroi. Hurrengo ikasturtean antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, gaiak edota ibilbideak proposatu nahi badituzu, gure elkarteetako ateak zabalik dituzu. Berbatxangoekin, azken finean, euskaldunok elkar ezagutzeko zubiak eraiki nahi ditugu, kulturaren bidez.

Eta eskerrik asko erraldoia hau guztia posible egin duzuen parte hartzaileoi :) plazera izan da.

Leave A Comment