Seranteserako bizikleta-ibilbidea Dabiden begietatik

Seranteseko tontorrean taldeko kideak

Seranteseko tontorrean taldeko kideak

Goian, ez oso, baino nahiko goian geneukan jarrita helmuga. Denboraldiko etapa beldurgarriena askorentzat izan zitekeena ez zen horrenbestekoa izan. Edo bederen han agertu ginentzat ez zen izan.

Jainkoaren madarikazioa albo batean utzita (edo krisia nabaritu dugu, aurten ez baitago eguraldia ziurtatzerik gure patrikei esker!!!), eta eguraldi ederra hartuta, abiatu ginen artaldetxoaren babespean.

Etaparen profilak, zapatu gau luzeak, kopako finalak, data aldaketak edo eta hondartzarako gogoak murriztu zituzten tropelaren unitateak. Italiako Giroan bezala, gure aurtengo Mortiroloari aurre egin genion goiz-goizetik, baina dagoeneko eguzki galdaratan. Ezkerraldekoak nagusi, auskalo ondiño zainetan sufrimendurako odola mantentzen delako…, itsasadaretik ozen, “hara, hara”, hau da, zerura begira, eta dorrea eta gaztelua han, gu hara ere bai, Serantesko gailurrera.

Txiri-txiri baina erritmo on batekin ordu bat igarota han goian geunden, kontxo, itsasadarreko ikuspegiekin gozatzen eta mendiko korrikalariekin zur eta lur eginda, ahuntzak harriturik, gora eta behera, baina berriro gora eta behera behin eta berriz ikustean!! Izerdi gutxi egia esatera, gurea, ez haiena!!

Poz-pozik goian, han Bilbo, eskuma eta ezkerraldea, meatzaldea. Oiz, Anboto, Gorbeia, Ganekogorta, Zugaztieta, Argalario, Sollube, Jata, Salbada mendilerroa ….. eta mar, mar, mar, eta mar, mar, mar, bat-batean abiatu eta igotakoa 10 minututan jaitsi genuen, ez pentsa aldapa gogorrak arin bultzatu gintuztelako behera, pintxoren bila gindoazelako baizik!!!

hummmmmmmm, zelako tortilla pintxoak!!! eta berriro berriketan hasi ginen dastaleku apropos batean!!

eta horrela igaro genuen goiza, hurrengoan pentsatzen jada. Uztailerako utziko baitugu txangoa (asteburu pasa eduki badugu e!), test bezala, ea jendea, hots, zuek animatzen zareten, egun pasa polit batera joatera, udako ordu estrak aprobetxatzeko, eta tropela urrunago mugitzeko asmoarekin….. eta kide txiki berrien zain…… zorte on gure arduradunentzat!! : )

izan ontsa, eta eragin, eragin!!!

Eskerrik asko kronikagatik, Dabid, eta argazkiengatik, Maria.
Hurrengo plana San Fermin egunean, uztailaren 7an, ibilbidea hauxe.

Comments
One Response to “Seranteserako bizikleta-ibilbidea Dabiden begietatik”
  1. Egiluz(e)k dio:

    Serantes, Uribe Kostakoentzat geure “Fuji” partikularra. Gure begiradaren muga zehazten dauana Mendebaldera zuzentzen doguzanean geure gogoetak. Inguruotatik lagunarteko argazkiak egiten doguzanean atzean agertzen jakun “zortzigarren bidaiaria”. Biba Serantes eta Seranteseko txirrindulariak :)

Leave A Comment