Udan ere mingaina astintzeko prest!

Udako berbalaguna martxan

Udako berbalaguna martxan

Getxon, urtero lez, euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat prestatzen ari gara udako berbalagun taldeak ;)

Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta berbalagun taldeetako kide batzuk animatzen hasiak dira. Ekainaren 28an, erabakiko dugu taldeak zein egun eta ordutan lotuko diren. Uztaileko lehenengo astean lehen saioak izango dira, eta horrela, astero elkartuko gara terrazetan, eguzkitan, izozki bat jatera edo garagardo bat elkarrekin edatera, uztailean eta irailean zehar.

Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 616 885 165 (Garazi)

Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizugetxo@gmail.com

Comments
4 Responses to “Udan ere mingaina astintzeko prest!”
  1. Rakel(e)k dio:

    Kaixo berbalagunak,

    Nahi nuke udako berbalagunetan parte hartzea. Posible baldin bada nahiago dut goizez geratzea, ze arratsaldez lan egiten dut.

    Ondo ibili!
    Ikusi arte

  2. Eduardo(e)k dio:

    Kaixo, badago Plentzian talde bat antolatzeko aukerarik?
    Horrela ez bada, webgune honetan aurki dezaket Uribe Kostan antolatuko diren taldeen informaziorik?

Leave A Comment