Berbalaguna

Superberbalaguna, elkartu gurekin!

Zer da berbalaguna?:
Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?: euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, …

Nola?
Ohiko jarduera:
talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean,… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.ç
Ekintza osagarriak: herriko beste berbalagun taldeekin irteerak, afariak, zaletasun taldeak, beste herrietakoekin, mintzalagunen egunean.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

… eta Gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

Izena emateko fitxa bete ahal duzu hemen:

Comments
17 Responses to “Berbalaguna”
  1. Ainhoa(e)k dio:

    Kaixo,
    Ainhoa Lores naz, facebooketik zuekin harremanetan jarri naz bizkaierazko berbalagun taldetsuan sartzeko. Ez dakit hemendik bete behar diren datuak, pixka bat galduta nabil eta. Printzipioz, asteko egun guztietan 5etatik 9ak arte gutxi gora behera libre daukot. Adiña 28 eta Algortakua. Esango didazue. Mila mila esker eta ondo segi.

  2. teresa(e)k dio:

    Zuekin harremanetan jartzen naiz berbalagun taldean sartzeko interesa daukadalako eta ez dakidalako zer egin behar den parte hartzeko. Mesedez, bidali informazioa. Eskerrik asko.

    • rozio(e)k dio:

      Kaixo, Teresa, berbalaguna izateko astean ordubete libre izatearekin nahikoa da, zure datuak behar ditugu eta jakinda zein egunetan eta ordutan ahal duzun guk antolatzen ditugu taldeak.

      Urrian zehar izena ematen duzuenokin talde berriak antolatuko ditugu, azarotik ekainera bitartean lotuko direnak, iaz 250 lagun ibili ginen Getxon, 30 taldetan. Ea zure gustuko ordutegian talde majoa topatzen duzun!

      Harremanetan jarriko gara zurekin email bidez. Ondo ibili,
      Rozio

  3. Leyre(e)k dio:

    Kaixo:

    Getxo eta Berangoko bi euskaldun berri gara eta berbalagun taldean sartu hartu nahi dugu. Ostiralero arratsaldean, ahal bada, parte hartu nahi genuke, poteoa hartzeko, mintzatzeko, etab.

    Mesedez, bidali informazioa.
    Eskerrik asko eta gero arte.

  4. Mark(e)k dio:

    Kaixo,
    Ainhoa Lores naz, facebooketik zuekin harremanetan jarri naz bizkaierazko berbalagun taldetsuan sartzeko. Ez dakit hemendik bete behar diren datuak, pixka bat galduta nabil eta. Printzipioz, asteko egun guztietan 5etatik 9ak arte gutxi gora behera libre daukot. Adiña 28 eta Algortakua. Esango didazue. Mila mila esker eta ondo segi.

    +1

  5. Jabi(e)k dio:

    Kaixo.

    Oraingoz al gaude izena emateko epe barruan? Berbodromitik pasatu nintzen eta horko kide batzuk bultzatuta animatu ninteke saioa egiten. Izatekotan, nire lehenengo aukera ostegunetan izango litzateke, bigarrena astelehenetan, baina zailtasun gehiagorekin. Kasu bietan arratsaldez, 18:30etatik aurrera. Zuek esan. Eta eskerrik asko joandako ostiralekoagatik Bihotz Alai plazan.

  6. rozio(e)k dio:

    Kaixo, Jabi, pozten gara animatu zinelako Berbodromora etortzen! Eta bai, garaiz zabiltza talde batean hasteko, zure emailera idatziko dizugu hori lotzeko.

  7. Jon(e)k dio:

    Kaixo,

    Bizkaierako Berbalagunen parte hartu gura nuke. Zer ein behar da izena emateko? Milaesker.

  8. Pablo(e)k dio:

    Kaixo Rozio,

    Berbalagun talde batean sartu nahi dut. Erandiokoa naiz eta 36 urte dauzkat. Astearteetan, ostegunetan edo ostiraletan bostetik aurrera joan ninteke.

    Eskerrik asko eta ondo ibili.

  9. Iratxe(e)k dio:

    Kaixo.
    Berbalagunaren taldera sartu nahi nuke.
    Gertatzen dena da Hirugarren adineko egoitzetan lan egiten dudala txandaka.
    Goizes lan eguiten badut euskalteguiko horduteguia izango da 19 etik – 21 arte.
    Ostirala izan ezik.
    Eskerrik asko.
    Agur.

    • Kaixo Iratxe!
      Arazorik ez da egongo izena emateko berbalaguna talde batean.
      Txandaka lan egiten duzula dinozu ezta? Hori ez da arazoa!
      Posible baduzu bidali gure e-mailera zure ordutegi libre guztiak
      kontuan izanda goizez edo arratsaldez lan egingo duzula.
      Zalantzaren bat baduzu badakizu non gauden!
      Ondo segi!
      Asier

  10. Vanesa Diez(e)k dio:

    Kaixo, parte hartu nahi nuke, baina nire ordutegia nahiko zaila da. ostegunen edo ostiral arratsalden izan daiteke.
    33 urte ditut eta Areetan bizi naiz. asteburuko aktibitatean ere interesatuta nago.
    Mesedez, bidaliko didazue informazioa?

    • Kaixo Vanesa!
      Bai posible duzu izena ematea berbalagun talde batean.
      Horretarako gure web orrialdean sartu behar zara eta berbalaguna atalean fitxa bete.
      Fitxa betetakoan guri helduko zaigu eta urri bukaeran zurekin jarriko gara kontaktuan!
      Ondo izan eta zalantzaren bat badaukazu badakizu non gauden!
      Asier

  11. isa(e)k dio:

    euskeraz pizka bat hitz egiten bat, baina duela urte asko hitz egiten dut,. jende berri ezagutzen nahi dut euskeraz hitz egiteko. Algortan bizi naiz, 47 urte dauzka,.

    Este año me he apuntado a la escuela oficial de idiomas de getxo, estoy en B1.1 y quiero seguir aprendiendo y soltarle a la hora de hablar. Se me ha olvidado muchas cosas. Si encuentro a gente de mi entorno, de 40 a 50 añosm si es posible que tengas aficiones. Me gusta leer,ir al monte de excursion, viajar, tomar algo con los amigos, ir al cine., teatro y cualquier tipo de espectáculos. Mil esker ikusi arte musu bat.

    • Kaixo Isa!
      Oso ondo Isa! Pozten gara gogotsu ibiltzeaz eta euskara maila hobetu nahi izateaz, baina eskertuko nizuke fitxa betetzera bulegotik pasatzen bazara!
      Normalean euskara maila ez oso altua daukazuenokin bulegoan betetzen dugu fitxa eta horrela ikusi dezakegu ea talderen batean parte hartzea posible duzuen!
      Ni normaleab bulegoan goizetan egoten naiz, baina aldez aurretik deitu hemen nagoela ziurtatzeko.
      Ondo izan eta zure erantzunaren zain!
      Asier

Leave A Comment