Ezagutu Getxoko berbalagunak

Matildek txikitako euskara berreskuratu du.

Matilde Aranzamendi

Bizkaiera-taldeko berbalaguna

Matilde erderaz etorri jakun bizkaiera-taldearen berri izan ebanean. Txikitan Basaurin euskeraz egiten ebala eta alabak animatuta. Lehenengo egunetan libretatxo batean idazten ebazan aspaldian galdutako berbak, apurka apurka eta konturatu barik barriro euskeraz bizitzeko lekua egin dau Matildek, ganera gaztez inguratuta.

Ana Telo berbalaguna kirolean aritzen da beti.

Ana Telo

Pala-taldeko sortzailea

Berbalagun gutxi egongo da Ana bezain dinamiko eta kementsua. 6 urte daramatza gurean eta bataila guztietan izan dugu lagun: tabernan, jaietan, bazkarietan, mendian etab. Gainera, berari esker sortu genituen pala-taldea eta padel-taldea. Horregatik, Ana, Euskal Herriko beste 5 berbalagunekin batera saritu egin dugu 2010eko ekainaren 6an Arrasaten egin dugun V. Mintza Egunean.
Zorionak, Ana eta segi horrela!!

Comments
6 Responses to “Ezagutu Getxoko berbalagunak”
  1. Rakel(e)k dio:

    Kaixo!!

    Rakel naiz eta berbalagun programan interesatuta nago. Zer egin behar dut??? epe bat dago apuntatzeko? zenbat ordu dira? ordaindu behar da?? ez dakit.. informazio guztia jaso nahiko nuke.

    Zure erabtzunaren zain agurtzen zaitut

  2. rozio(e)k dio:

    Aupa, Rakel, emailez ere bidaliko dizugu informazioa, baina badaezpada ere hemendik ere zer edo zer aurreratuko dizugu.

    DOAN
    Berbalagunean parte hartzea doan da, norberak bere denbora ematen du, boluntarioa da, eman eta jaso.
    URRIAN
    Getxon urrian zehar eman daiteke izena.
    ORDU 1
    Astean behin eta ordubetez elkartzen dira taldeak, zerbait hartzeko edo kirolen bat egiteko.
    DATUAK
    Zure datu pertsonalak eta zein egun eta ordutan parte hartu ahal duzun galdetzen dizugu, horrekin zure adin eta auzoko jendearekin ipintzen zaitugu taldean, 6 bat lagun egoten gara talde bakoitzean.

    Onena da proiektua martxan ezagutzea, gainera asteko taldeez gain hilean behin mendira, bizikletaz ibiltzera eta txango kulturalak egitera joaten gara. Urtean behin sagardotegira, eskiatzera eta Euskal Herriko berbalagunen egunera joaten gara.

    Ea animatzen zaren! Gero arte, Rozio

    • Olatz(e)k dio:

      Aupa Rozio,

      Kaixo!!!Olatz naiz orain dela 2 urte atera nuen PL2 baina denbora horretan ez dut inorekin euskaraz hitz egin, bada, nire familian, laguna taldean inork ez daki euskara edo ez du hitz egin nahi..

      Han, euskaltegian, berbalagunaren taldea ezagutu nuen eta euskara ez dudanez galdu nahi, bada, talde batean izena ematea erabaki dut…Nora joan behar dut izena emateko edo emailez ere balio badu, nora nire datuak bidali behar ditut??

      Zure erantzunaren zain

  3. marta(e)k dio:

    kaixo!! Romoko euskaltegian 7.a ikasten ari naiz eta berbalagun talderen batean egotea gustatuko litzaidake. 35 urte dauzkat eta astelehenetik ostegunera, edozein egun, 12:30etan. Ordu horretan euskaltegitik irteten bainaiz..

    Zure erantzunaren zain.

  4. Ana(e)k dio:

    Kaixo:Orain dela bi urte mendiko taldearekin tango batzuk egin nituen, baina gero Larunbatero euskaltegira joaten naiz eta horregatik txangoak egiteari utzi nion . Ekainean klaseak amaituko ditut eta nire izena ematea gustatuko litzaidake mintzapratika egiteko. Ondo ematen dit Larunbat goizero, ordua eta lekua berdin zaizkit. Ez dakit beharrezkoa den ala ez , baina bigarren perfilakoa prestatzen ari naiz.
    Gero arte.

  5. Elena(e)k dio:

    Kaixo: 3.HE ahozkoa egin behar dut abenduan. Goizez euskaltegira joaten naiz bi ordu eta erdian, astelehenetik ostilalera. Larunbatero joaten naiz mintzapraktika egitera.
    Txandaka nabilenez lan egiten, uste dut denbora gutxi dela jariakortasun nahikoa lortzeko azterketa egiteko, eta pentsatu dut egun libreetan zuekin elkar naitekeela. Kontuan hartu egun libreak ez direla astegun berberak.
    Posibilitarerik badago, mesedez, idatz iezadazu ahalik eta arinen.
    Mil esker zure laguntzagatik.

Leave A Comment