Fofutxen tailerra gazte eta helduentzat

fofutxa

Fofutxen tailerra: azaroak 8 Zer dira fofutxak eta zelan egiten dira? Interneten bila ibili gara eta hauxe topatu dugu. Jakinmina eta zeurea sortzeko gogoa baduzu aukera eskaintzen dizugu SENDIn. Animatu eta eman izena Fofutxen tailerra Fofutxak gustatzen zaizkizu eta zeurea sortu nahi duzu? Jorge Alba Enano irakasle arituko da eta Eva gomazko panpinak zelan egiten diren irakatsiko... Read More

Ku-ku tailerrak, motibazioa pizteko eta erabileran eragiteko

Kuku-tailerrak: guraso euskaldun eta erdaldunentzat

Sendi Proiektuaren udazkeneko jarduerak aurrera doaz, eta azaroaren 4an, asteartea, izango dugu Ku-ku tailerren lehen saioa, guraso erdaldunekin. Guraso euskaldunekin azaroaren 12an elkartuko gara Romoko ikastetxean. Animatzen bazara, oraindik daukazu aukera izena emateko. Tailer hauen bidez baliagarriak diren baliabideak landuko ditugu: umeen hiztegia, kantak eta jolasak. Etxeko... Read More

Azaroak 5 – Getxoko berbalagun taldeen aurkezpena

biderkatu euskara gehigarria

Urtero bezala, azaroaren 5ean berbalagun taldeen aurkezpena izango dugu Algortako Villamonte kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Berbalagun guztiak gonbidatuta zaudete eta proiektua ezagutu nahi duen edonork baita ere. Egunean bertan meriendatxo bat egingo dugu eta jarraian aurkezpena egingo dugu. Bukatzeko Udagoieneko osterak eta Egizuk elkarlanean antolatutako Gariren... Read More

Udagoieneko Ostera 2014

Ostera-kartel-orokorra-TXIKIAN

Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XV. edizioa jarri du abian. Zirkuitua bost emanaldik osatzen dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri edo antzoki batean izango da azaroaren 9tik 29ra: Getxon, Balmasedan, Bilboko BBK Salan, Bilboko Kafe Antzokian eta Ermuan. Gainera, aurten zirkuituan parte hartuko duten zenbait sortzailerekin solasaldiak izango... Read More

Itxas Argian “Kantari kanta” ekimena abiatuko dute

Itxas Argia: Kantari kanta egitasmoa martxan

Itxas Argia: Kantari kanta egitasmoa martxan Patxi Lasa berbalagun nekaezinaren gonbidapena jaso dugu Itxas Argia elkartean martxan ipiniko duten “Kantari kanta” ekimenarekin. Kantuzalea bazara hemen duzu aukera hilean birritan saioetan parte hartzeko. Hementxe duzue Patxiren mezua: “Hilabetero, lehenengo eta hirugarren ostiraletan, Itxas Argia elkarteko lokaletan... Read More

Badator “Bizilagunak: parte hartu nahi duzue?

Bizilagunak: aldameneko familia / la familia de al lado

Bizilagunak: aldameneko familia / la familia de al lado Datorren azaroaren 23an bazkari berezi eta ezberdina egin nahi duzue? Herriko bizilagun berriak ezagutzeko gogoz zabiltzate? Gure kulturak eta hizkuntzak konpartitu nahi dituzue giro atseginean mahaiaren bueltan? Hala bada, zuentzat da Bizilagunak Ekimena. Bizilagunak, 2014ko eskuorria pdf formatuan. Nondik dator ekimena? Urte... Read More

Hazibideak bilera urriaren 31n 17:30ean

argazkia: rachel_pics (CC BY-ND 2.0)

argazkia: rachel_pics (CC BY-ND 2.0) Gurasoentzako bilera irekia izango dugu urriko azken ostiralean, hilak 31, 17:30etik 19:00etara Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1, behea). Joxe Amiamaren hitzaldiari buruz eta antzeko gaiei buruz berba egiteko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko geratu gara, modu librean, gidaririk gabe, giro lasaian, umeekin batera, meriendatzen dugun... Read More

Bizikleta-asteburua alforjekin azaroaren 15 & 16an

urdaibain

Kaixo artalde! Bizikleta-taldekoak asteburu “alforjeroa” prestatzen ari gara, eguneko txangoa egiteko aukera ere zabalik dago, betiko legez. Hemen duzue Urduñara joateko plana, gainera oso polit dago orain bailara, udazken kolorez jantzita. AZAROAREN 15-16: URDUÑA – 250€ etxe osoaren alokairua, jateko aukera asko herrian. - 16€ren truke, zirkuito termala... Read More

Yoga ikastaroa euskaraz: eman izena!

yoga.org

Yoga ikastaroa martxan da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Taldea urriaren 15ean hasi zen baina badago izena emateko aukera Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 11 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua. Parte hartzeko informazioa: Azarotik ekainera bitartean Noiz: astelehen eta... Read More

Errigora: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka!

ErriGora, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puska

ErriGora: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka Ba al zenekien Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuetan herritar euskaldunak %3,9 direla? Eta euskaraz ikasi ahal izateko 1400dik gora haurrek batez beste 20km egin behar dituztela egunero? Eta bazenekien askok ogibide duten nekazaritzak sekulako gainbehera jasan duela azken urteotan? Urrunetik ekarritako zainzuri, piper edota... Read More

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio