Ekaineko bizikleta-irteeraren kronika: Urdaibai

Aldaperoak Urdaibain

Aldaperoak Urdaibain Udaberriko azken ibilalditxoa pasa da. Uda tankerako egun eguzkitsu eta tarteka hodeitsu batean nora eta… Urdai bird era, barkatu Ur da ibaira, edo Urde ibaira… Esperimentua trenez ondo atera da, ez jende kopuruagatik, edo beharbada bai, baina bai joan garenok poz-pozik errepikatuko dugulako! 6 laguneko tropeltxoa desegitea zaila izango zelakoan... Read More

Ekainak 21-22: bizikleta-asteburua Plazaolan

Alforjalariak

Bizikleta-asteburua Plazaolan Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 21 eta 22rako. Lekunberriko (Nafarroa) kanpinean geratuko gara, eta handik pasatzen den Plazaolako bide berdean zehar ibiliko gara. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Kotxe partikularretan joango gara... Read More

Bizikleta-irteera: egun pasa Urdaibain ekainaren 14an

Traslaviñarako bidean

Bizikleta-irteera: Unbemendi auzobideetatik Badator ekaineko bizikleta-irteera, oraingoan egun osoko txangoa proposatzen dizuegu, Urdaibaiko bihotzera joango gara, Busturira, eta handik buelta ederra, zer, animatuko zarete? Eguna, ordua eta lekua: Ekainaren 14an, larunbata. Boluetako tren geltokian: 9:15ean (aurrekoa 8.15ean da nahi izanez gero) Busturiako tren geltokian: 10:30ean Boluetara... Read More

Maiatzeko bizikleta-irteeraren kronika

Butroeko gazteluan

Koldori eskertu behar diogu oraingoko kronika, mila esker! Butroeko gazteluan Goizeko 9:10ean Fadurako polikiroldegiko aparkalekuan kotxetik bizikleta montatzen ari nintzela lehenengo bizikleteroa ikusi nuen, Edorta. Eguraldiagatik egun aproposa bizikletaz ibiltzeko, Galdakaon behintzat. Faduran gero eta lainotsuago. Han Edorta, Aroa eta hirurok besteok itxaron bitartean mekanika... Read More

Maiatzaren 10ean bizikleta-irteera: Mungia

Aldapan gora

Aldapan gora Maiatzeko irteera ate joka dugu, larunbat honetan Mungiara joateko elkartuko gara Bizkaia zubian eta Fadurako aparkalekuan, bizikleta prest duzu? Animatu eta ondo etorri! Eguna, ordua eta lekua: maiatzaren 10ean, larunbata. Geralekuak: Fadurako aparkalekuan: 9:15 Portugaleteko Bizkaia zubian: 9:00 Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=21636 Kilometro-kopurua:... Read More

Martxoaren 8an bizikleta-irteera: Sodupe

Arraizetik behera

Arraizetik behera Martxoko irteera prestatzen ari gara, larunbat honetan elkartuko gara Sodupera joateko, bizikleta prest duzu? Animatu eta etorri! Eguna, ordua eta lekua: Martxoaren 8an, larunbata. Geratzeko lekuak eta orduak: Fadurako aparkalekuan: 9:00 Portugaleteko Zubi eskegian: 9:20 Zorrotzako Kiroldegian: 9:50 Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=11232 Kilometro-kopurua:... Read More

Otsaileko bizikleta-irteeraren kronika

Arraiz mendian gure bizikleteroak

Arraiz mendian gure bizikleteroak Otsaileko kronika hau Bego Ramirezek idatzi du joan ezin izan garenontzat, argazkiak, berriz, Davidek egin ditu Mireiaren kamararekin, eskerrik asko denoi lanagatik eta konpartitzeagatik, martxoaren 1ean hurrengo hitzordua jarrita dago, mozorrotuta joango ote dira gure bizikleteroak? Arraizera igoera (2014-02-15) Gema, Naiara eta hirurok bederatzi... Read More

Otsailaren 15ean bizikleta-irteera: Arraiz

Bidegorrian

Bidegorrian 2014ko bigarren bizikleta-ibilbidea datorkigu, Arraiz mendia, asteburu honetan izango dugu hitzordua, hotzari aurre egiteko bizikleta gainean eta konpainia ezin hobean, animatuko zara? Eguna, ordua eta lekua: Otsailaren 15ean, larunbata, Fadurako aparkalekuan: 9:00 Portugaleteko Zubi eskegian: 9:20 Zorrotzako Kiroldegian: 9:45 Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=19154 Kilometro-kopurua:... Read More

Urtarrileko bizikleta-irteeraren kronika

Bizikleta-taldea, Argalario

Hilaren 11n urte berriari hasiera eman zioten gure bizikletEroek Eta ohitura lez kide berriak kronikatxoa prestatu du guztiok jakin dezagun zein ondo ibili ziren. Eskerrik asko, Noemi! Bizikleta-taldea, Argalario Kaixo!! Noemí naiz (bai, neska berria) eta ohitura jarraituko dut kronika txiki bat idatziz. Hasteko esan behar dut ez zela erraza niretzat zuekin joateko pausua ematea,... Read More

Urtarrilaren 11n bagoaz Argalariora!

Abenduko irteeran, Unbembdin

Abenduko irteeran, Unbemendin Aurtengo gure lehen txangoa Argalariora izango da, honelaxe erabaki berri dugu taldean. Hemen duzue informazioa: 2014ko urtarrileko irteera: Argalarioko magalak Eguna, ordua eta lekua: urtarrilaren 11n, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan; Portugaleteko Zubi eskegian, 9:15ean. Kilometro-kopurua: 36 km Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen:... Read More

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio