“Umeen lekua hirian” & “Algorta, abenturarako espazioa”

umeen-lekua

argazkia © Herrigune Hitzaldi eta tailer hauen bitartez hausnartu eta bizi egin nahi dugu espazio publikoa umeen begietatik, horretarako Ttipi studioko lagunekin batera “Umeen lekua hirian” hitzaldira gonbidatzen zaituztegu helduok, otsailaren 3an. Eta otsailaren 7an gurasoek eta 6-10 urte arteko umeek “Algorta, abenturarako espazioa” deituriko tailerra... Read More

Ana Jaka urtarrilaren 29an gurean

Ana Jaka "ez zen diruagatik"

Ana Jaka “ez zen diruagatik” Urte berri on irakurzale! Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, urte berriari hasiera emateko, Ana Jaka gonbidatuko dugu Ez zen diruagatik liburuaz berba egiteko. Urtarrilaren 29an, eguena, 19:30ean, gurean izango da, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz Kritikak: Armiarma / Berria Armiarma... Read More

Paula Kasares Getxon: gurasoentzako hitzaldiak

Paula Kasares (argazkia: Tribuaren berbak eitb)

Paula Kasares (argazkia: Tribuaren berbak eitb) Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Paula Kasares soziolinguista nafarra gonbidatu du gurean hitzaldi bi emateko: “Zuek duzue giltza” guraso euskaldunentzat, eta “Euskera, entra un idioma en casa” guraso erdaldunentzat. Urtarrilaren 20an izango dira hitzorduak, Villamonte kultur etxean 18:00etan euskarazkoa,... Read More

Hilaren 17an, Lander Garro gurean

EGIZU.ORG

Lander Garro “Gerra Txikia” Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, Gabonetako oporralditxoari hasiera emateko, Lander Garro gonbidatuko dugu Gerra Txikia liburuaz berba egiteko. Abenduaren 17an, eguaztena, 19:30ean, gurean izango da, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz Kritikak: Armiarma / Aizu! Armiarma /... Read More

Udagoieneko Ostera 2014

Ostera-kartel-orokorra-TXIKIAN

Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XV. edizioa jarri du abian. Zirkuitua bost emanaldik osatzen dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri edo antzoki batean izango da azaroaren 9tik 29ra: Getxon, Balmasedan, Bilboko BBK Salan, Bilboko Kafe Antzokian eta Ermuan. Gainera, aurten zirkuituan parte hartuko duten zenbait sortzailerekin solasaldiak izango... Read More

Etxerako lanen inguruan berbetan

Joxe Amiamarekin berbetan

Joxe Amiamarekin berbetan Urriaren 22an Zabala ikastetxean Hazibideak ekimenaren azken hitzaldian elkartu ginen 35 bat lagun. Etxerako lanen inguruan Joxe Amiamaren doktorego tesia izan genuen hizpide: funtzionalak dira etxerako lanak? Zenbat agintzen dira? Zenbat behar dira? Zein eragin dute? Ikaslearen adina inportantea da? Nola baloratzen dituzte irakasle, familia eta ikasleek?... Read More

Areetatik Portu Zaharrera, bizimodu modernotik tradizionalera

Azalpenak Portu Zaharrean

Toponimia ibilbidea Areetatik Algortara Urriaren 19an izan genuen toponimia-ibilbidea, Josu Larrañagak gidatua. Hamabost bat lagun elkartu ginen Areetatik Portu zaharrerainoko bidea egiteko, eguraldi bikaina lagun. Munduko zubi transbordadore zaharrenaren ingurukoak entzunda, Ibaizabal ibaiaren sarreran itsas garraioari lotutako lanbideak gogoratuko genituen: zirgariak eta lemanak.... Read More

Berbatxango etilikoa, nahi duzuenean berregiteko

Etxe Andia garagardauak

Etxe Andia garagardauak Eguraldi ezin hobea izan genuen pasa den igandean, ezin hobea paseatzeko, eta ezin hobea freskatzeko bertako produktuekin: Etxe Andia garagardoa (Urduliz ) eta Etxebarria Upategia (Gatika). Ia-ia 20 lagun batu ginen berbatxangoan. Etxe Andia garagardoa ezaguna da eskualdean, aspaldi egiten du garagardo mota asko. Han ikusi genituen garagardoaren oinarriak:... Read More

Urriaren 26an “Uribe Kostako ardoak” berbatxangoa

Uribe Kostako ardoak: garagardoak eta txakolinak

Uribe Kostako ardoak: garagardoak eta txakolinak Hilaren amaieran izango dugu udazkeneko lehen berbatxangoa; oraingoan, Urdulizeko Etxeandia garagardo-etxea eta Gatikako Butroi upategia bisitatuko ditugu, garagardoa eta txakolina zelan egiten diren ikasi, ikusi eta dastatzeko. 25 leku baino ez daude eta 5 euroren truke autobusa eta bi dastaketa. Etorriko zarete, ezta? Geratzeko... Read More

“Etxerako lanak gure etxeetan” Joxe Amiamarekin urriaren 22an

Joxe Amiama psikopedagogoaren "Etxerako lanak gure etxeetan" hitzaldia izango dugu

Joxe Amiama psikopedagogoaren “Etxerako lanak gure etxeetan” hitzaldia izango dugu Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloa prestatu dugu udazkenerako, lehen hitzordua Nerea Mendizabalekin pasa berri da, hemen dituzue kronika eta argazkiak, hurrengora ere denok zaudete gonbidatuta etortzera eta parte hartzera. Urriaren 22an Joxe Amiama izango dugu “Etxerako... Read More

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio