Frontoikoak ikasi eta probatu genituen

Frontoi tailerra Faduran

Frontoi tailerra Faduran Sendiren udaberriko lehen tailerra egin genuen joan den igandean, maiatzaren 10ean. Fadurako frontoian hainbat familia batu ginen eta Josebaren (Getxoko Euskal Pilota elkartea) azalpen ezin interesgarriagoak entzun genituen. Horretaz gain, materiala ezagutu, probatu eta konparatu genuen. Mila esker antolatzaile (Getxo Kirolak eta Getxoko Euskal Pilota elkartea)... Read More

Aurreko mendi irteera zoragarria!!!

17279292325_859300bcf0_z

Aurrekoan astxiki-alluitz mendietara egin genuen irteera Egizutarrok, Txorimalo Gaztetxeko eta Ungari mendi taldeko kideekin batera eta guztira 12 lagun elkartu ginen. Eguna, nahiz eta eguzkitzua ez izan, mendian gora eta bera ibiltzeko paregabea izan zen eta gainera ez ginen galdu! Ea hurrengoa laster heltzen den eta berriro guztiok elkartzen garen goizpasa egiteko!!! Eta garrantzitsuena... Read More

Bizikleta-irteera: Montellano maiatzaren 23an

Tropela tunelean

Bizikleteroak zubian Maiatzerako gure bizikleta proposamena duzue hemen, Montellanora joango gara. Joan aurreko egunetan whatsapp (taldean egon nahi baduzu, 644 277 155 zenbakira idatzi) eta posta-zerrenda bidez lotuko dugu, eguraldiaren arabera. Eguna: maiatzaren 23a, larunbata Lekua eta ordua: Fadurako Parkinean: 9:00 Bizkaia Zubian Portun: 9:30 Bidegorria, Portun: 9:45 Kilometro-kopurua:... Read More

SENDIren 2015eko udaberriko jarduerak hemen dituzue

vasco-navarro640

Udaberriko planak aurkeztera gatoz oraingoan, familian euskaraz gozatzeko planak: frontoia, capoeira, bizikleta, slack line eta “Parkean olgetan” ekimeneko 3 saioak. Maiatzaren 10etik ekainaren 7ra arte izango dira jarduerok, bizikleta-asteburuko planaz gain beste guztiak doan izango dira; animatu eta parte hartu! Sendi Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektua SENDI... Read More

Frontoi-tailerra familientzat maiatzaren 10ean

frontoia640

Frontoi-tailerra maiatzaren 10ean Faduran SENDIren udaberriko jarduerak prest ditugu Getxoko familientzat, hemen gure lehen saioa: frontoi-tailerra. Fadurako frontoietako batean (F1) elkartuko gara maiatzaren 10ean, igandea, 11:00etatik 13:00etara. 7 urtetik aurrerako umeentzat eta euren gurasoentzat frontoiaren inguruko hainbat gai landuko ditugu Getxoko Euskal Pilota taldeko lagunen... Read More

“Erorikoak, ahuntzak eta tunelak” apirileko bizikleta-irteeraren kronika

Tropela tunelean

Bizikleteroak zubian 2015eko apirilak 18 Astean zehar somatu da ardiek larrera joan nahi dutela, hasiera batean eguraldiaren iragarpena ez zen oso ona baina inork ez zuen zalantzan jartzen irteera egin egingo zela, martxoan txangoa ezin izan zenez egin, oraingo honetan bai ala bai. Gari hain dago gogotsu ezen 09:17an Portugaleten dago zain, nahiz eta geratzeko ordua 09:30ak izan.... Read More

Apirilak 25 Alluitz-Astxiki

mendi irteera ONA

Kaixo mendizale hori!!! Apirilaren 25ean Egizutarrok beste mendi irteera bat antolatu dugu Alluitz-Astxikira. Oraingoan ere, Ungari eta Txorimaloko lagunekin joango gara. Hitzordua hurrengo larunbatean, Fadurako parkinean goizeko 9:00etan jarrita dago. Irteera goizean zehar izango da eta bazkal-ordurako etxean izango gara. Animatzen zaretenak egizugetxo@gmail.com helbidera mezu... Read More

Bizikleta-irteera: Meatze-bideetan barna apirilaren 18an

Hiru neskak Luzeron

Hiru neskak Luzeron Martxoan egin barik lotu zen ibilbidea proposatzera gatoz oraingoan, Meatze-bideetan barna animatuko gara apirilaren 18an; eguraldia dela eta azken uneko erabakiak jakiteko bizikleteroen posta-zerrendan edota whatsapp taldean (644 277 155era idatzita) izena eman dezakezu. Bizikleta-irteeraren ostean euskarabazkarira joango gara, plan hori ere zabalik dago, animatuz... Read More

Bizikleta-asteburua Gasteizera ekainaren 6 eta 7an

bizikleta-asteburua-banner

Bizikleta-asteburua Gasteizera Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 6 eta 7rako. Gasteizko Katedralaren aterpetxean geratuko gara, eta eraztun berdean zehar zein inguruko mendietatik ibiliko gara bi egunetan. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Aurrerago zehazten joango... Read More

Korrika 19: Getxoko berbalagunon kilometroa

euskahaldun

Getxoko euskahaldunok, Korrika 19 gero eta gertuago dugu, martxoaren 24an, asteartea, helduko da gurera eguerdi aldean. Berbalagunok kilometroa erosten dugu denon artean eta aurten ere antolatzen hasi gara honetarako. Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoanen kideekin. Kilometroak 400€ balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu. Horretarako... Read More

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio