Cake pops tailerrak: hau arrakasta!

cake pops tailerreko txupa txusak

cake pops tailerreko txupa txusak Aspaldi ez genuela SENDIren barruan hain tailer arrakastatsua izaten. Estelak, Haizeak eta Ekainek prestatutako cake pops-en tailerra behin eskaini genuen eta jende piloaren erantzuna ikusita (150 lagun inguru) azkenean 6 tailer egin behar izan ditugu, eta zoritxarrez, batzuk kanpoan geratu dira. Mila esker esker bene-benetan hiru irakasleei, Itxas-Argiako... Read More

Fofutxen tailerra: a ze artistak ditugun herrian!

hasierako azalpenak

artistak lanean fofutxak egiten Joan den larunbatean fofutxak egiteko elkartu ginen Aldai Patronatuan, Enano irakasle itzela izan genuen, ESKERRIK ASKO bihotzez! Bere grina eta pasioarekin erakutsi zigun fofoutxak egiten hasteko hasierako urratsak. Ederto pasa genuen eta asko ikasita joan ginen etxera, orain praktikatu eta egiten segitu beharko dugu eta ea aurrerago bigarren klasea... Read More

Fofutxen tailerra gazte eta helduentzat

fofutxa

Fofutxen tailerra: azaroak 8 Zer dira fofutxak eta zelan egiten dira? Interneten bila ibili gara eta hauxe topatu dugu. Jakinmina eta zeurea sortzeko gogoa baduzu aukera eskaintzen dizugu SENDIn. Animatu eta eman izena Fofutxen tailerra Fofutxak gustatzen zaizkizu eta zeurea sortu nahi duzu? Jorge Alba Enano irakasle arituko da eta Eva gomazko panpinak zelan egiten diren irakatsiko... Read More

Ku-ku tailerrak, motibazioa pizteko eta erabileran eragiteko

Kuku-tailerrak: guraso euskaldun eta erdaldunentzat

Sendi Proiektuaren udazkeneko jarduerak aurrera doaz, eta azaroaren 4an, asteartea, izango dugu Ku-ku tailerren lehen saioa, guraso erdaldunekin. Guraso euskaldunekin azaroaren 12an elkartuko gara Romoko ikastetxean. Animatzen bazara, oraindik daukazu aukera izena emateko. Tailer hauen bidez baliagarriak diren baliabideak landuko ditugu: umeen hiztegia, kantak eta jolasak. Etxeko... Read More

Etxerako lanen inguruan berbetan

Joxe Amiamarekin berbetan

Joxe Amiamarekin berbetan Urriaren 22an Zabala ikastetxean Hazibideak ekimenaren azken hitzaldian elkartu ginen 35 bat lagun. Etxerako lanen inguruan Joxe Amiamaren doktorego tesia izan genuen hizpide: funtzionalak dira etxerako lanak? Zenbat agintzen dira? Zenbat behar dira? Zein eragin dute? Ikaslearen adina inportantea da? Nola baloratzen dituzte irakasle, familia eta ikasleek?... Read More

Kirol jaia Faduran, jaia baino gehiago!

Kirol jaia Faduran

Kirol jaia Faduran Hirurehun lagun baino gehiago batu ginen urriaren 26an fadura kiroldegian familia giroan kirolarekin gozatzen eta euskaraz. Ederto pasa genuen geziak botatzen, enborrak mozten, txingak eramaten, badmintonean eta dantzan, mila esker bene-benetan, laguntzaile, antolatzaile eta etorri zineten guztioi. Datorren urtean gehiago eta hobeto. Txaloak zuentzat: Getxoko... Read More

Hazibideak bilera urriaren 31n 17:30ean

argazkia: rachel_pics (CC BY-ND 2.0)

argazkia: rachel_pics (CC BY-ND 2.0) Gurasoentzako bilera irekia izango dugu urriko azken ostiralean, hilak 31, 17:30etik 19:00etara Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1, behea). Joxe Amiamaren hitzaldiari buruz eta antzeko gaiei buruz berba egiteko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko geratu gara, modu librean, gidaririk gabe, giro lasaian, umeekin batera, meriendatzen dugun... Read More

Sendiren 2014ko udazkeneko jarduerak: on egin!

Erroskila tailerra 2012ko otsailan

Erroskila tailerra 2012ko otsailan Udazkeneko jarduerak prest dituzue SENDI proiektuan, familia giroan parte hartzekoak: kirola (arku-tiroa, badminton, herri-kirolak eta zoomba), gozogintza (cake pops), eskulanak (fofutxak), gurasoentzako Ku-ku materialean oinarritutako tailerrak eta antzerki beltza… Urriaren 26tik azaroaren 16ra arte izango dira jarduerok, eta oraingoan,... Read More

Kirol-jaia urriaren 26an Sendiren eskutik

Sendiren Kirol-jaia Faduran: arku-tiroa, badminton, herri-kirolak eta zoomba

Sendiren Kirol-jaia Faduran: arku-tiroa, badminton, herri-kirolak eta zoomba Kirolaren jaia prestatzen ari gara familientzat, bertan ohikoak ez diren kirolak praktikatu nahi ditugu: arku-tiroa, badminton, herri-kirolak eta zoomba. Urriaren 26an, igandea, 11:00etatik 14:00etara, Fadurako kiroldegian. Ume txikienentzat haurtzaindegi-zerbitzua egongo da. Musika, zozketak eta azken... Read More

“Etxerako lanak gure etxeetan” Joxe Amiamarekin urriaren 22an

Joxe Amiama psikopedagogoaren "Etxerako lanak gure etxeetan" hitzaldia izango dugu

Joxe Amiama psikopedagogoaren “Etxerako lanak gure etxeetan” hitzaldia izango dugu Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloa prestatu dugu udazkenerako, lehen hitzordua Nerea Mendizabalekin pasa berri da, hemen dituzue kronika eta argazkiak, hurrengora ere denok zaudete gonbidatuta etortzera eta parte hartzera. Urriaren 22an Joxe Amiama izango dugu “Etxerako... Read More

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio