Kirola

Bizikleta-taldearen lehen irteera: "Bilbo bi albo"

Bizikleta-taldearen lehen irteera: "Bilbo bi albo"


Gazte, heldu, ume eta gurasoentzako kirol-jarduerak antolatzen ditugu urte osoan zehar EGIZU elkartean. Kirola euskaraz gozatu gura dugu, eta batez ere, gazteen artean kirola eta aisia euskaraz bizitzen lagundu gura dugu. Hileroko mendi-irteeraz gain –horietako batzuk herriko Ungari mendi-taldearekin elkarlanean–, udaberrian eta udazken hasieran izaten dira jarduera gehienak (bizikleta-asteburuak, egun bateko bizikleta-txangoak, irristaketa-ikastaroak, mendi-asteburuak), eski-ikastaroa salbu, hau neguan egiten dugu. 2010-2011 ikasturtean hauek ere izango ditugu: pala-taldea, padel-taldea, bizikleta-taldea, yoga-taldea eta mendi-taldea.

Aurtengo berrikuntza bizikleta-taldea da, 40 bat lagunek eman dute izena bertan, eta lehenengo irteeran 30 lagun animatu ginen.

Proposamen berrietara zabalik gaude, kirol gehiagotan euskaraz bizi nahi dugu Getxon, eta horretan zeuk lagundu ahal diguzu. Animatu!

Comments
One Response to “Kirola”
  1. lexuri(e)k dio:

    kaixo! Jakin nahi nuke ea mendi taldea ta pala taldea zein egunetan elkartzen diren..mil esker

Leave A Comment