Bizikleta-taldea

Bizikleta-taldeko kideon mezuak jaso
Zure E-posta:
Bidalitako mezuak
Bizikleta-taldea eskualdea euskaraz ezagutzeko

Bizikleta-taldea eskualdea euskaraz ezagutzeko

Zer da? Zertarako da?
(Berba)lagun: askotan esan diguzu bizikleta duzula, baina lana dela, nagikeria dela, edo bestea dela, ia ez duzula bizikleta hartzen urte osoan zehar eta bizikleta ganbaran nola hankak ere horrela herdoiltzen zaizkizula. Hori konpontzeko, jende berria euskaraz ezagutzeko eta eskualdea eta inguruak goitik behera ibiltzeko talde hau sortu nahi dugu, mihiari eta hankei goroldiorik ez lotzeko.

Noiz hasiko gara?
2010eko urrian hasiko gara eta 2011ko ekainera bitartean (ikasturtean zehar) egongo gara, beti hileko lehen larunbatean, 9:00etan hasita.

Non lotuko gara?
Gehienetan irtengo gara Fadurako parkinetik, Algorta.

Zer egingo dugu?
Ikasturtearen aurretik irteeren egutegi bat prestatuko dugu denon ekarpen eta ideiekin, eta egutegi horretan agertuko dira ikasturtean zehar egingo ditugun irteerak, bakoitzaren ibilbidea eta kilometro-kopurua. Eguraldiaren arabera eta bestelakoen arabera irteera eta ibilbide horiek moldatu edo aldatu ahal izango dira, jakina.

Ibilbideen ezaugarriak:

Inguruetan. Abiapuntua beti izango da Algorta eta, horregatik, oso urrun ez gara joango; batez ere Uribe Kosta, Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Bilbo aldea eta Uribe-Butroen ibiliko gara.

Ez oso luze, ez oso zaila. 2-4 orduko txangoak izango dira (25-40 kilometro) eta aldapa gogorregiak saihestuko ditugu. Hori bai, talde hau izango da apur bat ‒baina ez gehiegi‒ sasoiko daudenentzat. Beraz, badakizu, hiru hilabete dituzu aurretik pilak jartzeko eta ibiltzen hasteko!

Lehiarik ez. Hau ez da lasterketa izango, ez dago irabazlerik, denok elkarrekin eta suabe-suabe, konpainiaz eta bidaiaz gozatuz.

Bide lasaiak. Lehentasuna izango dute trafikorik gabeko edo trafiko gutxiko bideek, eta
errepide nagusiak ekidingo ditugu.

Barne-turismoa, euskaraz, konpainia ezin hobean. Uste duzu ondo ezagutzen duzula zure herria, eskualdea eta inguruak? Txoko eta bide berriak deskubritu nahi? Jende jator euskaldunarekin kirol apur bat egin gura duzu? Bizikleta prestatu eta animatu, hauxe duzu aukera!

Nola eman izena?
Telefonoz: 685 732 963 (Lander)
Posta elektronikoz: egizugetxo@gmail.com

Txirrindulariak Nafarroako bardeetan

Txirrindulariak Nafarroako bardeetan

Comments
7 Responses to “Bizikleta-taldea”
  1. helen(e)k dio:

    kaixo,
    Ikusi dut zure web,eta pinta ona dauka.Zeintzuk dira zure hurrego txangoak bizikletarekin?kalendario bat daukazue.
    Gero arte

Trackbacks
Check out what others are saying...


Leave A Comment