Eski-ikastaroa

Eski-ikastaroa Sonporten, hasteko beroketak!

Eski-ikastaroa Sonporten, hasteko beroketak!


Eski-ikastaroa euskaraz, heldu, gazte zein umeentzat antolatzen ditugu urtero, otsailean edo martxoan, asteburu batez, Frantziako Sonport estazioan. Ikastaroak bi saio ditu, eta gure irakasleak profesionalak dira. Egunero bi orduz bi maila desberdinetan banatuta aritzen gara.

Urtero antzeko plana antolatzen dugu: bariku arrastian, 18:30ean, autobusez Algortatik irten, Jakako Oroel (3 izar) hotelean lo egin, zapatu goizean Sonporteko eski-estazioan 2 orduko ikastaroa (hasiberrientzat eta esperientziadunentzat), arrastian Jakan poteoa, hotelean afaldu, horren astean batzuek parranda… Eta domekan berriro goiz altxatu, ondo gosaldu eta hotela utzi. Sonportera berriro eta han eskiatu, arrastiko 4 eta erdiak aldera buelta, eta 21:00etan-edo Algortan berriro.

Krisi garaian gaudenez deskontu bereziak ditugu familientzat: lehenengo umeak %25eko deskontua du, bigarrenak %50ekoa eta hirugarren umearentzat bidaia doan da.

Prezioa: 135 € // Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 €
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Merkea, ezta?

Comments
5 Responses to “Eski-ikastaroa”
  1. Iratxe Andikoetxea(e)k dio:

    Aupa,
    gustatuko litzaidake familian eskiatzera joatea giro euskaldunean, baina eskaintza hau irekita dago ere Bilko lagunentzat?
    Zure erantzunaren zai
    Agur!

  2. rozio(e)k dio:

    Kaixo, Iratxe, bai, gure irteerak irekiak dira, Getxokoez gain Bilbo eta Sopelako gazteak eta familiak etorri izan dira. Aurtengo data erabaki barik daukagu, dakigunean bidaliko dizuegu mezua. Ea animatzen zareten! Ondo segi,
    Rozio

  3. Eduardo Soler(e)k dio:

    Kaixo, bi galdera:
    1- Zer egin behar da kidea izateko (neu, emaztea eta 11 urteko semea)?
    2- Zein da Jakara urtero eginten den irteraren data aurtengo 2011an?

    Eskerrik asko zuen arretagatik eta laster erantzungo didazuelakoan.
    EDU.

  4. Amaia Aira(e)k dio:

    kaixo egizuko lagunak:
    informazioa jaso gura neuke eski-txangoari buruz.
    eskerrik asko eta hurren arte

    • garazi(e)k dio:

      Kaixo, Amaia:

      Zure e-posta gure google groups taldera gehituko dugu antolatzen dugunari buruzko informazioa eta EGIZU agenda jaso dezazun ;)

      Ondo ibili,

      Garazi

Leave A Comment

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio