Mendi-taldea

Mendi-taldeko lagunekin Itziarrera egindako irteeran

Mendi-taldeko lagunekin Itziarrera egindako irteeran


Berbalagunen mendi-taldean hilaren 3. zapatuan lotzen gara, 15 bat lagun izaten gara. Eguneko irteerak antolatzen ditugu urtean zehar eta udaberrian asteburu-pasa egiten dugu. Batez ere Bizkaian ibiltzen gara, baina gustatzen zaigu Euskal Herriko beste lurraldeetara joatea. Urtean behin beste egitasmoetako berbalagunekin (Iruñerria, Donostia, Deustua, Txorierri…) geratzen gara irteera bateratuak egiteko. Horietan jendetza batzen gara.

2011ko irailaren 9an elkartu ginen talde txikian (Marta, Araceli, Aitor, Mikel, Rosa, Rozio eta Lander) eta proposamen hau daukagu zuentzat 2011-2012 ikasturterako:

Urriak 15, larunbata
Errekatxora (Barakaldoko urtegiak).
Ansioko geltokian 10:00etan.
Arduraduna: Marta

Azaroak 27, igandea
Acero (Gorbea), Murua inguruetan, 8-10 km.
Arduraduna: Mikel

Abenduak 17, larunbata
Oderiaga (Haraneko harriak), Arno mendikatean, Sendegitik irtenda.
Arduraduna: Mikel

Urtarrilak 21, larunbata
Nerbioi ibaiaren hasiera, Urduñako mendatetik.
Arduraduna: Mikel

Martxoak 17, larunbata
Aralarko parke naturalean dagoen Enirioko galtzada. Zaldibiatik igo.
Arduraduna: Marta

Apirilak 21, larunbata
Ungari mendi-taldekoekin batera irteera egin

Maiatzak 19-20, asteburua
Maulera!

Ekainak 16, larunbata
Valderejoko parke naturala, Puron ibaiaren ibilbidea
Arduraduna: Mikel

Goikoa zirriborroa da, behin-behinekoa, eta zuen proposamenen zain gaude.

Burdinazko gerrikora egindako mendi-ibilbidean azalpen historikoak entzun genituen.

Burdinazko gerrikora egindako mendi-ibilbidean azalpen historikoak entzun genituen.

Comments
One Response to “Mendi-taldea”
  1. Marta Arana(e)k dio:

    Kaixo! Ni bebai bihar Pagoetara joango naiz. 9:00tan lotuko gara betiko lekuan?

Leave A Comment