Patinaje-ikastaroa

Irristaketa-ikastaroak antolatzen ditugu urtero udaberrian gazteentzat, helduentzat, baita ume eta gurasoak batera aritzeko ere. Kiroletan Sport elkarteko kideek lagunduta ondorengo bi formatuak eskaintzen ditugu:

Guraso eta umeentzako ikastaroa

4 ordukoa, 2 egunetan. Elkarrekin patinatu, jolastu eta gozatu euskaraz. Maiatzean izaten da, San Nikolas ikastolako patioan. Sendi Proiektuaren eskaintzaren barruan topatuko duzue informazioa maiatzean. Materiala norberak eraman behar du: patinak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak. Prezioa 0€, Sendiko ikastaro ia-ia guztietan bezala.

Guraso eta umeentzako irristaketa-ikastaroa

Guraso eta umeentzako irristaketa-ikastaroa

Gazte eta helduentzako ikastaro pertsonalizatua

6 ordukoa, gehienez 10 lagunentzat. Ekaineko 3 igandetan, 11:00etatik 13:00etara, Ander Ituarte (Kiroletan Sport elkartea) izaten da gure irakaslea. Portu zaharreko orubean geratzen gara eta materiala norberak eraman behar du: patinak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak. Prezioa: 10€ | 0€ Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek.

Gazte eta helduentzako irristaketa-ikastarorako kartela

Gazte eta helduentzako irristaketa-ikastarorako kartela

Laguntzaileak: Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

Comments
2 Responses to “Patinaje-ikastaroa”
  1. Ainhoa(e)k dio:

    Patinaje-ikastaroa parte hartzea gustatuko litzaidake.

    Ainhoa

    • rozio(e)k dio:

      Kaixo, Ainhoa, maiatzean eta ekainean zehar eguraldi ona aprobetxatzen dugu ikastaro hau egiteko. Zure posta elektronikoa gorde dugu eta antolatzen dugunaren berri izango duzu. Ondo segi!

      Rozio

Leave A Comment