Yoga-ikastaroa

Yoga ikastaroa euskaraz

Yoga ikastaroa euskaraz

Urtero legez, urriaren 7an, astelehena, yoga ikastaroa hasiko da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 10 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.

Parte hartzeko informazioa:

Urritik ekainera bitartean
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.

Izena emateko: 616 885 165 / egizugetxo@gmail.com

(Urriaren 7 eta 9an klaseak Aldai Patronatuan izango dira)
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita.

Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu eta eman izena!!

Comments
4 Responses to “Yoga-ikastaroa”
  1. Ainhoa(e)k dio:

    Egizuk antolatuz gero, yoga-ikastaroa egitea gustatuko litzaidake.

    Ainhoa

  2. Koldo Larrea(e)k dio:

    Atzerrian hainbat urte eman ondoren, EHratu berria naiz. Aspaldi izan nuen zuon yoga ikastaroaren berri eta probatu nahi nuke. Posible al litzateke ekainerako izena ematea ala taldea beteta dago jada?

    Yoga hiruzpalau urtez egin dut, oinarrizko mailan beti.

    Ondo izan.

    Koldo

  3. Leire(e)k dio:

    Kaixo, jakin gura neuke oraindik ere posible den izena ematea yoga ikastaroan. Ez dut inoiz egin eta beharko nuke. Mila esker eta ondo segi.

    Leire

Leave A Comment