Berbatxangoak

Berbatxango etnobotanikoa

Berbatxango etnobotanikoa

Berbatxangoak: txangoak, kultura eta euskara Uribe Kostan

Zer da, zertarako da?
Sopelako Aitxu! euskara elkarteak martxan jarritako ekimena da, 2011tik Getxoko Egizu elkarteak ere sustatzen duena. 2011n hiru txango antolatu genituen eta horietako bakoitzean gai bat ardatz hartuta, hizlari edo gida baten laguntzarekin irteera bat egin genuen gai hori lantzeko.

2012an Erandioko Berbots euskara-elkartea ere lotu da ekimen honetara, eta hiru elkarteon artean 2012ko udaberrian beste hiru irteera egingo ditugu.

Norentzat da, nolakoa da?
Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte (20 lagun inguru gehienez). Saiatuko gara irteerak beti izan daitezela hilaren bigarren igandean, goiz batekoak, Uribe Kostan, doan, eta egongo da zer jan eta edan bisitaren amaieran. Txango hauek ez dira mendi-ibilbideak eta egin beharreko distantzia oso luzea denean, autobusa edo bestelako garraioren bat erabiliko dugu.

Noiz da, zeintzuk dira gaiak?
2013ko Berbatxangoak:
MAIATZAK 19, Itsasadarrean nabigatzen
EKAINAK 15, Astronomia, zeruari so
URRIAK 13, Uribe Kostako talaiak
AZAROAK 10, Plentziako hiribildua
ABENDUAK 14, Bilbon euskara ibilbidea

2012ko Berbatxangoak:
MARTXOAK 18: Uribe Kostako lehenengo ur-azpiegiturak
APIRILAK 29: Sopelako errotak
MAIATZAK 12: Erandioko toponimia
URRIAK 28, Altxor geologikoa
AZAROAK 17, Ibilbide etnotoponimikoa
ABENDUAK 2: Uribe Kostako dorretxeak

2011ko Berbatxangoak
IRAILAK 11: Uribe Kostako biologia (hegaztiak eta landareak)
URRIAK 9: Uribe Kostako kosta, portuak eta arrantza
AZAROAK 12: Uribe Kostako mitologia

Comments
One Response to “Berbatxangoak”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. [...] beste aldetik Karlismoari buruz ekitaldi majua ikusi genuen Erandion, eta Uribe Kostan orokorrean berbatxango interesgarriak… Ahalegin handiak, emaitza txikiak baina oso interesanteak eta nabariak, auskalo, [...]



Leave A Comment

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio