Berbodromoa

BERBODROMOA
Euskaraz elkar ezagutu

Azaroak 25, ostirala
9:00 / 10:30 / 19:00
Algortako Biotz Alai Plaza

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Nola egingo dugu?
Bihotz Alai plazan jarriko den karpan, mahaiak eta aulkiak egongo dira taldeak egiteko. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Egunean zehar 400 pertsona baino gehiago elkartzea izango da erronka.

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 10:30ean, eta arratsaldean beste bat, 19:00etan.

Mintzagaiak ondokoak izango dira:

- Getxoko lekurik/gauzarik ederrena eta zatarrena
- Emakumearen bortizkeriaren kontrako eguna
- Euskara Getxon, orain eta bihar (Azken gai honetan parte-hartzaileen iritziak eta ekarpenak jasoko dira)

Ekitaldi osoan zehar aurkezle- eta dinamizatzaile-lanak Itxaso Paya aktoreak egingo ditu. Horretaz gain, Getxoko pertsona ezagunek (kirolariek, idazleek, aktoreek…) ere parte hartuko dute berbodromoan egunean zehar.

Egitaraua
9:00: lehen saioa
10:30: bigarren saioa
19:00: hirugarren saioa
20:30: sagardotegiko merienda eta “Kupela” taldearen erromeria

Olgetodromoa
Euskaltegian hasi berria bazara eta maila nahikorik ez baduzu berbodromoan parte hartzeko, ez kezkatu! Zuretzat ere lekua dago: olgetodromoa, euskaraz jolasteko gunea. Olgetodromoan taldekako jolasak egingo ditugu eta ederto pasako duzu euskaraz.

Comments
2 Responses to “Berbodromoa”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. [...] Getxoko euskaltegiek eta Bizarra Lepoan euakara elkarteak antolatuta, ostiralean Berbodromoa izango da Algortan. Larunbatean Sendi proiektuaren 5. urteurrena ospatzeko jaia eta bazkari herrikoia izango dira. Euskaldunok elkar ezagutzeko eta euskaraz berba egiteko guneak sortu eta sustatu behar ditugu, horregatik antolatzen ari dira Berbodromoa. Goizez saio bi eta arrastian saio bat egingo ditugu: 9:00etan, 10:30ean eta 19:00etan. Hirurak Algortako Biotz Alai plazan, bertan karpapean lotuko dira, ordubetez, “word cafe” metodologiaren bidez (laukoteetan ipinita) hiru gai hauen inguruan berba egiteko: – Getxoko lekurik/gauzarik ederrena eta zatarrena. – Azaroak 25 emakumearen kontrako bortizkeria salatzeko eguna. – Euskara Getxon, orain eta bihar. Informazio gehiago hemen daukazue: http://www.egizu.org/kultura/berbodromoa/ [...]



Idatzi zure mezua

Egizu Getxo Euskaldun elkartea

Martikoena 16, 2. pisua 3. bulegoa 48992 GETXO
619 935 541 / 616 885 165 / 685 732 963 egizugetxo@gmail.com IFZ: G-95360095

Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako elkartea.