Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

Parte-hartzea
- Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar berekin.
- Bi kategoria daude: batean, testuak posta elektronikoz bidaliko dira, eta gehienez 100 hitz (izenburua aparte) izango dituzte testuek; bestean, testuak sms bidez bidaliko dira, eta gehienez 160 karaktere (espazioak barne, eta izenburua aparte) izango dituzte testuek.
- Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
- Lehiaketa honetan, 16 urtetik gorako edonork parte har dezakete, Getxon erroldatuta egon edo ez.
- Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
- Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa…).

Aurkeztea
- Testuak jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira, baita beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere.
- Parte hartzaileek lehiaketan emandako datuak benetakoak eta osoak izan beharko dira.
- Parte-hartzaileek testuak hona bidaliko dituzte: posta elektronikoz argi.hizkiak@gmail.com helbidera; eta sms bidez 619 935 541 telefono-zenbakira.
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bi testu bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana bi kategorietan; bi testuak argazki berekoak izan daitezke).
- Parte hartu ahal izateko, datu hauek bidali behar dira: izena eta bi abizen, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Datuok sms bidez (619 935 541) edo posta elektronikoz (argi.hizkiak@gmail.com) bidali ahal dira.
- Bidalitako datu pertsonalak antolatzaileek baino ez dituzte edukiko, eta haiek bermatuko dute testuen anonimatua epaileen hautatze- eta erabakitze-prozesuan.
- Antolatzaileek mezu bat bidaliko diote parte-hartzaile bakoitzari, konfirmatzeko testua(k) jaso d(it)u(z)tela.

Epeak
- Hau izango da testuak bidaltzeko epea: 2012ko maiatzaren 1etik 2012ko maiatzaren 31ra (biak barne).
- Epe horretatik kanpo jasotako testuak ez dira onartuko.

Epaimahaia eta epaia
- Epaileak Getxoko lau idazle izango dira eta epaileek ez dute ez egileen izenik ez izengoitirik ezagutuko.
- Epaileen epaia apelaezina izango da eta 2012ko irailaren 10ean ezagutaraziko da.

Argitaratzeko eskubidea
- Aurkezturiko idazlanak antolatzaileen esku geratuko dira. Antolatzaileek beren web guneetan edo beste komunikabide edo euskarri batzuetan argitaratu ahal izango dituzte, egilea aipatuta betiere.

Sariak
- Kategoria bakoitzean (sms-ak eta posta elektronikoak) sari orokor bana egongo da, bakoitza 300€-koa.
- Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak testu bat izango du irabazle (sms-a eta posta elektronikoa) eta saria izango da Getxon hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.
- Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin telefonoz edo posta elektronikoz. Ezinezkoa balitz irabazleekin harremanetan jartzea hiru eguneko epean (epaileen emaitza ematen denetik aurrera), saria zerrendan dagoen bigarrenari emango zaio.
- Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta, epaimahaiaren irizpidearen arabera, idazlanek behar bezalako merezimendurik ez badute. Era berean, epaimahaiak ahalmena izango du sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.

Bases del concurso

Participación
- La participación en este concurso conlleva la aceptación de estas normas y de la decisión del jurado.
- Existen dos categorías: en la primera, los textos se enviarán por correo electrónico y tendrán un máximo de 100 palabras (sin contar el título); en la otra, los textos se enviarán vía sms y contendrán un máximo de 160 caracteres (incluyendo espacios y sin contar el título).
- Los textos estarán escritos en euskera, ya sea batua o cualquier dialecto.
- En este concurso puede participar cualquier persona mayor de 16 años, empadronada en Getxo o no.
- Cada texto estará basado en una de las fotografías y el autor tendrá que explicar cuál ha escogido (indicando el nombre de la fotografía y del fotógrafo).
- Se admitirán todo tipo de textos (prosa, poesía, versos…)

Presentación
- Los textos deberán ser originales, no publicados ni premiados anteriormente en ningún concurso, así como tampoco presentados a concurso en ningún otro lugar.
- Los datos aportados por los participantes al concurso deberán ser verdaderos y estar completos.
- Los participantes enviarán sus textos: por correo electrónico a la dirección argi.hizkiak@gmail.com, y por sms al número de teléfono 619 935 541.
- Cada participante podrá enviar un máximo de dos textos (los dos en la misma categoría o uno en cada una; los dos textos pueden referirse a la misma fotografía).
- Para poder participar es necesario mandar los siguientes datos: nombre, dos apellidos, número de teléfono y correo electrónico. Los datos se pueden mandar por sms (619 935 541) o por correo electrónico (argi.hizkiak@gmail.com).
- Los datos personales enviados sólo obrarán en poder de los organizadores y ellos garantizarán el anonimato en el proceso de selección y decisión del jurado.
- Los organizadores enviarán un mensaje a cada participante para confirmar que han recibido el(los) texto(s).

Plazos
- Este será el plazo para enviar los textos: desde el 1 de mayo de 2012 al 31 de mayo de 2012 (ambos inclusive).
- No se admitirán textos recibidos fuera de este plazo.

Derecho de publicación
- Los textos presentados quedarán en poder de los organizadores. Éstos podrán publicarlos en su página web o en cualquier otro medio de comunicación o soporte, nombrando siempre a su autor.

Premios
- En cada categoría (sms y correos electrónicos) habrá un único premio para cada una, consistente en 300€.
- Por otra parte, además de lo anterior, cada fotografía tendrá un texto ganador (sms y correo electrónico) y el premio consistirá en aparecer en las exposiciones que se hagan en bastantes lugares y fechas en Getxo.
- Los organizadores se pondrán en contacto con los ganadores por teléfono o por correo electrónico. Si fuera imposible contactar con los ganadores en un plazo de tres días (a partir del momento en que el jurado emita su decisión), se le otorgará el premio al que haya quedado segundo en la lista.
- El premio puede quedar desierto si, en opinión del jurado, los trabajos no tuvieran la calidad necesaria. Del mismo modo, el jurado tendrá capacidad para decidir cualquier problema que pudiera surgir en su competencia, si dicho problema no está previsto en las bases.

Leave A Comment