Liburuak barra-barra

liburuak barra-barra

liburuak barra-barra

Zer egiten dugu?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Martikoena kalea 16, 2. solairua Algorta 619 935 541/ 616 885 165).

Zergatik eta nola?

Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko hainbat lagunek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

Comments
2 Responses to “Liburuak barra-barra”
  1. Iñigo(e)k dio:

    Kaixo;
    Atxagaren Obabakoak libururaren bila nabil. Erein literatura bildumakoa, uste dut 48 zenbakia duena.
    Milesker

  2. rozio(e)k dio:

    Iñigo, egun ez daukagu Obabakoak, baina jasotzen badugu gordeko dizugu. Ondo segi!

Leave A Comment