Uribe Kostako irakurzaleen txokoa

Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, Irati Elorrietarekin berbetan

Irati Elorrietarekin berbetan

Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko zein liburu-proposamenak egiteko, denon artean erabakitzen baitugu nor gonbidatu eta zein liburu irakurri.

Urtean zehar 7-8 liburu-proposamen egiten dugu, izan daiteke eleberria, ipuin-liburua edo saiakera, eta idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera. Animatu zeu ere!

 

2014-2015 ikasturteko hitzorduak:

 

Itxaro Borda “Boga boga”, urriak 23, eguena, 19:00etan Aldai Patronatuan

 

Mikel Etxaburu “Hodeiak Zapatetan”, azaroak 19, eguaztena, 19:30ean Villamonten

 

Aurreikusten ditugun datak:

Abenduak 17, eguaztena, 19:30ean Villamonten

Urtarrilak 29, eguena, 19:30ean Villamonten

Otsailak 26, eguena, 19:30ean Aldai Patronatuan

Martxoak 17, martitzena, 19:30ean Villamonten

Apirilak 30, eguena, 19:30ean Villamonten

Maiatzak 28, eguena, 19:30ean Villamonten

Ekainak 18, eguena, 19:30ean Villamonten

 

Hemen duzue 2013-2014 ikasturtean irakurritakoa eta egindakoa:

Urriak 30,  eguaztena, 19:3oean Villamonten, Peru Magdalenaren “Egia esan”
Azaroak 28, eguena, 19:3oean Villamonten, Irati Jimenez “Aiztoa eta arkatza”
Abenduak 19, eguena, 19:30ean Villamonten, Miren Agur Meabe “Kristalezko begi bat”
Urtarrilak 30, eguena, 20:00etan Villamonten, Mikel Taberna “Alkasoroko benta”
Otsailak 26, eguaztena, 19:00etan Leioako Ongi Etorri topalekuan (iturribide 7 (Kultur Leioaren ondoan)), Jon Sarasua “Hiztunpolisa”
Martxoak 27, eguena, 19:30ean Villamonten, Garbiñe Ubeda “Hobe isilik”
Maiatzak 29, eguena, 19:30ean Villamonten, Aingeru Epaltza “Gure Jerusalem galdua”
Ekainak 19, eguena, 19:30ean Villamonten, Fredi Paia “Uribe Kostako bertsolaritza (1900-1980)”

 

Hemen duzue 2012-2013 ikasturtean irakurritakoa eta egindakoa:

Ur Apalategi “Fikzioaren izterrak”: Urriak 23, martitzena, 20:00etan Torrene aretoan
Arrate Egaña “Paradisua”: Azaroak 22, eguena, 20:00etan Villamonteko kultur etxean
Harkaitz Zubiri “Etxekalte”: Abenduak 20, eguena, 20:00etan Aldai Patronatuan
Jon Arretxe “19 kamera”: Urtarrilak 24, eguena, 20:00etan Aldai Patronatuan
Karmele Jaio “Ez naiz ni”: Otsailak 28, eguena, 19:30ean Aldai Patronatuan
Ramon Saizarbitoria “Martutene”: Martxoak 21, eguena, bertan behera lotu zen
Txerra Rodriguez (itzultzailea) (Idazlea:Sechu Sende) “Made in Galiza“: Apirilak 25, eguena, 20:00etan Aldai Patronatuan
Kirmen UribeMussche”: Maiatzak 23, eguena, 20:00etan Aldai Patronatuan
Itxaso Araque “Damutzen ez direnak”: Ekainak 13, eguena, 20:00etan Aldai Patronatuan

Comments
3 Responses to “Uribe Kostako irakurzaleen txokoa”
  1. ibon(e)k dio:

    Kaixo!

    Aspalditik agertu ez ta orain ez dakit bilerak lehengo lekuan (Patronatoan) edo Martikoena kalean direzen.

    Argituko zeunskidake, mesedez?

    Agur bero bat eta ea urrikoak elkar ikusten dogun

    • rozio(e)k dio:

      Aupa, Ibon, nahiz eta gure bulegoa Martikoena kalean egon, jarraitzen dugu bilerak Aldai patronatuan egiten, 20:00etan.

      Ea elkar ikusten dugun datozen hitzorduetan! Ondo ibili :)

Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. […] euskaldun. Beste hamaika jarduerez gain, irakurzaletasunaren inguruko kontuez ere jarduten dira. Uribekostako Irakurtzaleen Txokoa. Literatura kluba Algortako Aldai patronatuan elkartu ohi […]



Leave A Comment

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio