Sendi

2014ko neguko jarduerak prest!
¡Están listas las actividades de invierno del 2014!

2009ko azaroan Xirula-Mirulako lagunekin egindako dantzaldia

2009ko azaroan Xirula-Mirulako lagunekin egindako dantzaldia

Sendi proiektuarekin gure helburua da Getxoko 2 eta 12 urte arteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

Gure helburua:
SENDIren helburua da Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta familia osoa euskarazko jardueretan ondo pasatzea. SENDI proiektua Getxoko Udalak eta Egizu elkarteak egiten dugu, eta ikastetxeek eta guraso elkarteek ere parte hartzen dute.
SENDI Getxoko ikastetxe guztietako A, B eta D ereduetako 2-12 urteko ikasleen familientzat da eta baita Getxon bizi diren familia guztientzat ere, nahiz eta seme-alabak beste udalerri bateko ikastetxe batean egon. Begirale, hezitzaile eta irakasleentzat ere bada proiektu hau.

Zer egiten dugu?
Hiru ardatz ditu SENDIk. Alde batetik, informazioa ematen dizuegu Getxoko udalaren diru laguntzei buruz euskara ikasteko. Bestetik, mintzapraktika egiteko gurasolagun taldeak eta Olgetan euskaraz ekimena antolatzen ditugu. Eta horretaz gain, azaroan, otsailean eta maiatzean mota guztietako tailerrak antolatzen ditugu: sukaldaritza, jolasak, eskulanak, kirola, musika, etab. Gure jarduera gehienak euskaraz dira, doan edo oso merke, eta guztietan haurtzaindegi zerbitzua dago umeak zaintzeko.

Hauek dira Sendi proiektuaren 4 lan-ildoak:

Olgetan euskaraz, talde txikiak guraso eta umeekin euskaraz aritzeko

- Tailerrak familian gozatzeko, jarduera puntualak euskaraz bizitzeko, azaroan, otsailean eta maiatzean

- Hazibideak ekimena, familientzako gunea hausnartzeko eta ikasteko.

- Udalaren laguntzak euskara ikasteko

Lander Solozabal: 685 732 963 | sendigetxo@yahoo.com

Nuestro objetivo es que los niños y niñas de Getxo de entre 2 y 12 años, sus padres, madres y familiares se acerquen al euskera, lo aprendan y lo practiquen; para que los que aún no saben euskera lo aprendan y los que ya lo saben lo hablen. SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. Este proyecto lo llevamos a cabo gracias también al compromiso y trabajo de los padres y madres, AMPAs y centros escolares de Getxo.

Nuestro objetivo
Nuestro objetivo es que las madres y los padres se animen a aprender y usar el euskera, mediante actividades lúdicas en familia. Es un proyecto conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y Egizu, con la colaboración de los centros escolares y las ampas. SENDI es para las familias de niñas y niños de 2-12 años de todos los colegios de Getxo (modelos A, B y D) y para todas las familias de Getxo aunque sus hijas/hijos estudien en otro municipio. También es un proyecto para cuidadores/as, educadores/as y profesores/as.

¿Qué hacemos?
En SENDI trabajamos tres ámbitos. Por un lado damos información acerca de las ayudas del Ayuntamiento para aprender euskera. Por otro lado, organizamos grupos de madres y padres para hacer mintzapraktika y tenemos la iniciativa “Olgetan euskaraz”. Y además, en noviembre, febrero y mayo organizamos talleres: de cocina, juegos, manualidades, deportes, música, etc. Casi todas nuestras actividades son en euskera, gratis o muy baratas y ofrecemos servicio de guardería.

En Sendi trabajamos en estas 4 áreas:

- Olgetan euskaraz, grupos pequeños para hablar en euskera madres, padres, niñas y niños

- Talleres para disfrutar en familia, actividades puntuales para vivir en euskera, en noviembre, febrero y mayo.

- Proyecto Hazibideak, un espacio para las familias dónde reflexionar sobre crianza.

- Ayudas del Ayuntamiento para aprender euskera

 

Comments
5 Responses to “Sendi”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. [...] Gasteiz aldean eta Pasaia aldean sortu diren guraso euskaldunen bilguneak. Argazkia: Getxoko sendi egitasmo gomendagarritik hartua.- Eta, azkenik, gaur aurkeztu duten Irrien lagunak kluba. Bejondeizuela [...]

  2. [...] través de la asociación a favor del Euskera Egizu y dentro del proyecto Sendi, los padres de Getxo podremos aprender canciones y juegos en euskera junto con nuestros niños de 3 [...]

  3. [...] saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko proiektuak (Sendi, Getxo), aisialdi egitasmo berritzaileak (Jarduneko udaleku ibiltariak, Txatxilipurdiko [...]



Leave A Comment

Egizu elkartea

egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo (Alango)
IFZ: G95360095

Telefonoak

619 935 541 Asier

685 732 963 Lander

644 277 155 Rozio